María Cabrera (ijitoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Cabrera (ijitoa)
Bizitza
Jaiotza1467
HeriotzaGuadalajarako probintzia, 1527 (59/60 urte)
Familia
Bikotekidea(k)
Jarduerak
Jarduerakequestrian (en) Itzuli, dantzaria eta akrobata

María Cabrera (Espainia, 1467Guadalajara, 1527) dantzari, amazona eta akrobata izan zen. Espainiako ijito zaharrentzat jotzen da.[1][2]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere familia Zipre eta Siriako lurretatik iritsi zen Espainiara, Martín de Egipto Menor izeneko kondearen ehun laguneko tribu zingaroarekin zeinak 1460an Alfontso V.a Aragoikoaren baimena jaso zuen bere lurretatik mugi zitezen.[3] 1462an Jaenera iritsi ziren, eta han Miguel Lucas de Iranzo kondegaiak ere harrera egin zien.[4][5]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ustez, 1467. urtearen inguruan jaio zen Espainiako punturen batean.[1] Txikitatik besteen entretenimenduaren munduan hezi zuten eta hainbat diziplina menderatzen zituen: dantzaria izateaz gain, amazona ere bazen, eta sokan akrobazia handiak egiten zituen.[1] Familiaren konpainiak 1488an parte hartu zuen Guadalajarako Infantadoko Jauregian. Jaian, Diego Hurtado de Mendoza y Luna gaztea ezagutu zuen, Íñigo López de Mendoza dukearen lehengusua, zeina harekin maitemindu zen zaldiz ibiltzen ikustean.[3][6]

Hurtado de Mendozaren aginduz konpainiatik erretiratu, hirian finkatu eta etxe batzuk eman zizkion ordainean. Etxe horietan, urtetan senideen bisitak jaso zituen, hiritik pasatzen zirenean.[3][6] Urtebete geroago, 1489an, Martin de Mendoza semea jaio zen, ijitoa goitizenez. Joana I.a Gaztelakoa haien semea legitimatu zuen, eta eliza-karreran jarraitu zuen. Izan ere, hainbat kargutarako izendatu zuten.[7] Martinek ere alaba bat izan zuen, Martina de Mendoza, Diego de Mendoza y Aragón eta Miguel de Cervantesen lehengusina eta La gitanilla liburuaren inspirazioa.[8][3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «María Cabrera, la gitana española más antigua» www.pretendemosgitanizarelmundo.com.
  2. (Gaztelaniaz) «101 mujeres gitanas pa’ construir tu feminismo» pikara magazine 2021-04-21 (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).
  3. a b c d LÓPEZ DE MENESES, Amada. (1972). «Una prima gitana de Miguel de Cervantes» Recensions: 247-250..
  4. SÁNCHEZ ORTEGA, MARÍA HELENA. (1994). «Los gitanos españoles desde su salida de la India hasta los primeros conflictos en la península» Revista Espacio, Tiempo y Forma (7): 319-354..
  5. Condes de la pequeña Egipto. 16 de noviembre de 2016.
  6. a b IRIBARREN, Mary C. (2008). «Gitanos y payos. Dos mundos y dos ideas sobre la libertad en La Gitanilla» Thémata. Revista de Filosofía (40).
  7. FERNÁNDEZ JIMÉNEZ, Diego. (2018). Una respuesta a la cuestión gitana. Reflexiones jurídicoconstitucionales sobre una minoría cultural española. Universidad de Córdoba, 42 or..
  8. (Gaztelaniaz) Ortega, Silvia Agüero Fernández, Araceli Cañadas. (2018-03-06). «8M: Hagamos memoria feminista» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]