Marañosako muinoak
Marañosako muinoak | |
---|---|
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°16′37″N 3°35′24″W / 40.277037°N 3.590126°W |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Madrilgo Erkidegoa |
Marañosako muinoak Madrildik 17 kilometro hego-ekialdera eta Getafetik 12 kilometro ekialdera dauden muino lekuko batzuk dira, Madrileko Erkidegoko hegoaldean. Iparraldeko magaletik, Manzanares ibaia igarotzen da eta ekialdekotik, Jarama. Muino horien iparraldeko aurpegia Getafe eta Rivas Vaciamadrid udalerrietan dago; hegoaldekoa, San Martin de la Vegan.
Muino horiek Hego-ekialdeko Erkidego Parkean daude, bere zingira eta hezeguneengatik ezaguna dena. Muinoen gehienezko garaiera 698 metroan dago eta euren oinarriak, 550 metro inguruan. Haien zati handi bat pinuz basoberrituak daude eta bertan hegazti, basurde eta ugaztun txiki barietate handia aurki daitezke.
2003ko uztailean, basootako zenbait bazter erraustu zituen sute batek. Gaur egun tokia basoberritzeko egitasmoak daude.