Edukira joan

Margarita Alijtxuk

Wikipedia, Entziklopedia askea
Margarita Alijtxuk

Bizitza
JaiotzaSeversk1990eko abuztuaren 10a (34 urte)
Herrialdea Errusia
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakgimnasta erritmikoa
Pisua50 kilogramo
Altuera174 zentimetro
Jasotako sariak

Margarita Sergejevna Alijtxuk (Seversk, Tomsk oblasta, Errusia, 1990eko abuztuaren 10a) gimnasta erritmikoa da, Olinpiar Jokoetako txapelduna.

Margarita Sergejevna Alijtxuk Seversken jaio zen, baina Omskera (Omsk, Siberia, Errusia) joan zen bizitzera 13 urte zituenean. Margarita gimnasta karreran sartu zen bere gaztaroan, heziketa formala osatu ondoren. Hau da, 15 urte zituenean sartu zen karrera gimnastikoan.

Margaritak 2007ko Patraseko (Patras,Grezia) "World Championships" txapelketan urrezko domina irabazi zuen talde errusiarreko kidea izan zen. 2008ko Olinpiar Jokoetan, Beijingen, gimnasia erritmikoko taldekako lehian urrezko domina irabazi zuen 18 urterekin. Urrezko domina irabazi zuen bere taldearekin: Anna Gavrilenko, Tatiana Gorbunova, Elena Posevina, Daria Shkurikhina eta Natalia Zueva. 2008. urtean, Margaritak bere kirol-ibilbidea amaitu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]