Margarita Brunswick-Wolfenbüttelekoa
Margarita Brunswick-Wolfenbüttelekoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1516/1517 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Stauffenburg (en) ![]() |
Familia | |
Aita | Henry V, Duke of Brunswick-Lüneburg |
Ama | Marie von Württemberg |
Ezkontidea(k) | John, Duke of Münsterberg-Oels (en) ![]() |
Anai-arrebak | |
Leinua | House of Welf (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak |
Margarita Brunswick-Wolfenbüttelekoa (1516/1517 - 1580ko urriaren 28a) Bruswick-Wolfenbütteleko printzesa izan zen jaiotzez eta Münsterbergeko, Oelseko eta Bernsadteko dukesa ezkontzaz. Henrike II.a Brunswick-Wolfenbüttelekoaren eta Maria Württembergekoaren alabarik zaharrena izan zen.
1561eko irailaren 8an Oleśnican Joan Münsterberg eta Oelsekoarekin ezkondu zen. Ezkontzagatik Ząbkowice Śląskie gaztelua eskuratu zuen, garaian Frankenstein deitua. Lau urte eman zituzten umerik izan gabe eta Joan hil zen, senarrak aurretik zuen ume batek bere gaztelua saldu zuelarik. Honek gatazka sortu zuen Margarita eta familia politikoaren artean, Rodolfo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoak konpondu behar izan zuena.
Margarita Brunswickera itzuli zen eta bertan bizi izan zen Stauffenburgeko jaurerria eskuratu zuen arte.