Edukira joan

Margrave

Wikipedia, Entziklopedia askea

Margrave (alemanez: Markgraf; mark muga, marka eta graf, kondea) germaniar noblezia titulua da, markesen baliokidea. Margravearen emazteari margravesa (alemanez Markgräfin) deitzen zaio.

Margrave batek, hasiera batean, karolingiar marka bateko gobernari militar funtzioak zituen (Hispaniar marka adibidez), inperioaren mugako probintzia bat. Margraveek, marka (alemanez: Mark) baten gaineko jurisdikzioa zuten, margraverri edo markeserri deitua zena. Inperioaren mugetako probintziak geroz eta garrantzitsuago bihurtzen ari ziren heinean, barnealdekoak baino handiago bihurtzen ziren, margraveek, erresumako gainontzeko gobernarien gaineko boterea lortuz.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]