Mari Juan Mezeta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mari Juan Mezeta
Bizitza
Jaiotzaezezaguna
Heriotzaezezaguna ( urte)
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakmerkataria

Mari Juan Mezeta (Lekeitio) XV. mendeko merkataria izan zen, Iñigo Arteita Bizkaiko armadako kapitainaren arreba.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan Perez Landaren alarguna zela 1510ean bere dorretxean (egungo Uriarte jauregia haren gainean eraikita dago) emandako testamentuak argi erakusten du haren aberastasuna. Era berean, askotariko jarduera ekonomikoetan esku hartu izana ere adierazten da bertan. Hori dela-eta, esan daiteke funtsezko ekarpena egin zuela bere leinuari sona ematen zion ondare multzoa eratzeko. Testamentuan titulartasun hau erregistratu zuen:

" San Sebastian de Jauregui maisuaren itsasontzian daukadan zortzigarren zatia" (“la otaba parte que tengo e me perteneçe en la nao de San Sebastian de Jauregui, maestre”).[1]

Eta argi ikusten da itsasontziak armatzen eta pleitatzen parte hartzen zuela; izan ere, adierazi zuen kobratu gabe zuela inbertitutako diru kopuru bat, hain zuzen, honako honetan inbertitutakoa:

"Juan Martinez de Hormaeguiren karabelaren armadan, aurten eta iaz arrantza-bidaietan jarri nuen” (“en la armada de la carabela de Juan Martinez de Hormaegui, por lo que puse este año y en el año pasado en los biajes de la pesca”).[1]

Era berean, burdinaren merkataritzan aritu izanaren arrastoa ere utzi zuen; izan ere, besteak beste, Pedro Olaetxek bostehun kintal zor zizkion. Gauza bera esan daiteke ardo-ekoizpenaz. Honako hau esan zuen:

"Jarrita dudan guztiaren kontuak ditut etxean" (“tengo las quentas en mi casa de todo lo que tengo puesto”).[1]

Kontuen liburuaz ari zen, haietan baitzituen idatzita bere diru-transakzioak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Enríquez, J.; Hidalgo de Cisneros, C.; Llorente, A. y Martínez, A. (2006): Archivo Foral de Bizkaia. Sección Judicial. Documentación Medieval (1284-1520), San Sebastián, Eusko Ikaskuntza, doc. 91, pp. 296-302.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]