Maria Antonia Canals i Tolosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Antonia Canals» orritik birbideratua)
Maria Antonia Canals i Tolosa

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaria Antònia Canals Tolosa
JaiotzaBartzelona1930eko azaroaren 15a
Herrialdea Katalunia
Heriotza2022ko apirilaren 29a (91 urte)
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmaisu/maistra, matematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Gironako Unibertsitatea
Jasotako sariak

María Antònia Canals i Tolosa (Bartzelona, 1930eko azaroaren 15a) matematikari kataluniarra da. Aisialdiko Matematika eta haren erabilera ludikoa landu zituen, Canals proiektuaren oinarri izan zirenak. [1].

Creu de Sant Jordi (2006) eta Bartzelona Hiriaren Ohorezko domina (2009) jaso zituen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Canalsek 1950ean amaitu zituen Magisteritza ikasketak eta, hiru urte geroago, Zientzia zehatzetako lizentziatura lortu zuen Bartzelonako Unibertsitatean. Ondoren, Lizeo Frantsesean eta Talitha Eskolan hasi zen lanean eta bertan, 1956 eta 1962 artean, metodo bat jarri zuen praktikan Haur hezkuntzan berrikuntza pedagogikorako, Montessori metodoari jarraituz. [2]

Zeregin horren barruan hasi zen sortzen 'Joko matematikoen' esparruan behar zen material guztia. 1962ko urrian, Bartzelonan lanean zebilela engaiamendu handiagoa eskatzen zuen zonalde batean, non ikasle etorkinak eta bizi baldintza txar-txarrak zeuden, “Ton i Guida” eskola sortu zuen Canalsek. Une zailak igaro zituen eskolak, batez ere bere burua finantzatzeko, baina 1972 eta 1975 artean 400 ikasle baino gehiago izan zituen, eta eredutzat jotzen zuten. Zenbait maisu-maistra eta irakasle talderen sortzailea ere izan zen, "Perímetre" irakasle taldearena, adibidez.

1965ean Marta Mata, Pere Darder, María Teresa Codina eta beste batzuekin, Rosa Sensat maisu-maistren Elkarteko[3] fundatzailea izan zen.[4]

2001eko irailaren 30ean erretiratu zen Canals, baina Gironako Unibertsitateko irakasle emeritu izendatuta, jardunean segitu zuen.[5]

Canals proiektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Descartes sarearen proiektu bat da eta bertan saiatzen ari dira digitalizatzen Maria Antònia Canalsek sortu duen eta sortzen ari den material manipulatzaile eskerga. Informazio- eta komunikazio- teknologien erabilerari enfasi berezia jartzen diote, eta haietan nola txertatu material didaktikoak.

Fondo pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gironako Unibertsitateko Liburutegiak M. Antònia Canals Fondoa dauka, 500 liburuki inguruz osatua, batez ere matematikari eta bere irakaskuntzari eta ikaskuntzari buruzkoa. M. Antònia Canalsek irakasle, irakasle prestatzaile eta sortu dituen material didaktiko ugari prestatzeko bere ibilbide luzean bildu dituen liburuak dira, matematika haurrei eta publiko orokorrari hurbiltzeko asmoz.[6]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Educación matemática, FESPM, 2009
  • Vivir las Matemáticas, Octaedro, 2007
  • Colección Los cuadernos de Maria Antònia Canals
  • Primeros números y primeras operaciones
  • El trabajo de las fracciones
  • Estadística, combinatoria y probabilidad
  • Lógica a todas las edades
  • Superficies, volúmenes y líneas
  • Transformaciones geométricas
  • Problemas y más problemas
  • Medidas y geometría
  • Números y operaciones II
  • Las regletas
  • Los libros divermat

Sariak eta merezimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Premio Mestres 68 (1994)
  • Medalla al Mèrit al Treball (1986)
  • Premio Mestres 68 (1994)
  • Insígnia d'Or de la Universitat de Vic (2000)
  • Jaume Vicens Vives Unibertsitateko Irakaskuntzaren Kalitatearen Saria (2001)[7]
  • La Creu de Sant Jordi (2006)[8]
  • Gonzalo Sánchez Vázquez saria (2007)[9]
  • Medalla d'Honor de la Ciutat de Barcelona (2009)[10]
  • Xarxa Vives d'Universitats-en Ohorezko Domina (2012)[11][12]
  • Gironako Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak M. Antònia Canals Matematika Irakaskuntza Katedra sortzea onartzen du (2021)[13]
  • Tabla Periódica de las Científicas. [14]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://proyectodescartes.org/descartescms/index.php/blog/difusion/item/877-proyecto-canals-inmersion-digital-de-los-materiales-de-maria-antonia-canals/877-proyecto-canals-inmersion-digital-de-los-materiales-de-maria-antonia-canals
  2. https://educomunicacion.es/figuraspedagogia/0_montessori.htm
  3. (Katalanez) «Associació de Mestres Rosa Sensat» Rosa Sensat (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
  4. (Gaztelaniaz) «Maria Antònia Canals, un referente de la pedagogía del siglo XX» La Vanguardia 2022-04-30 (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
  5. https://www.lavanguardia.com/vida/20131223/54398512672/maria-antonia-canals-83-anos-alentar-maestros.html
  6. (Katalanez) Fons Especials. (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
  7. (Katalanez) Llista de Distincions Jaume Vicens Vives. 2022-06-15 (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
  8. (Katalanez) Llista de Creus de Sant Jordi. 2022-06-28 (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
  9. «Proyecto Canals - Canales cartesianos hacia el conocimiento de matemáticas» proyectodescartes.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
  10. (Katalanez) Medalla d'Honor de Barcelona. 2022-09-22 (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
  11. (Katalanez) «La Xarxa Vives homenatja Eliseu Climent i M. Antònia Canals a Vic» VilaWeb.cat (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
  12. «Els Quaderns de Matemàtiques de la Maria Antònia Canals: La Maria Antònia» Els Quaderns de Matemàtiques de la Maria Antònia Canals (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
  13. «https://twitter.com/udggovern/status/1421081215705227267» Twitter (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
  14. https://naukas.com/2018/11/23/la-tabla-periodica-de-las-cientificas/

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]