Maria Arnal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Arnal
Temps constituents a Barcelona (17442997318).jpg
Bizitza
Jaiotza Badalona, 1987 (33/34 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak abeslaria eta kantugilea
Jasotako sariak
Musika instrumentua ahotsa

IMDB: nm8128342 Twitter: mariaarnaldimas Instagram: mariaarnaldimas Youtube: UC10JfbI-yNvSNPjh-G_36tw Musicbrainz: 95abd093-287b-4400-8b9c-3dd4510f016c Edit the value on Wikidata

Maria Arnal Dimas (Badalona, 1987) abeslari katalana da. Hiru disko argitaratu ditu Marcel Bagésekin (gitarra elektrikoa) batera.

Musika amateurrari lotutako familia bateko kidea da, eta hemezortzi urte zituela hasi zen abestiak idazten eta gitarra jotzen. Literatura eta Itzulpengintzako ikasketak egiten hasi zen unibertsitatean, eta aldi baterako hainbat lanekin uztartu zituen ikasketak; besteak beste, Teatre Lliureko aretozain lanetan aritu zen.

Aretozain lanetan ari zela, eskaileretan erori eta femurra hautsi zuen 2014an, eta lan hori utzi zuen. Errekuperazio luzea behar izan zuen, eta horrek eragin zion geldialdian sortu zitzaion abesteko eta musika ikasteko irrika. Ordukoa da, baita ere, artxiboetako musikak aztertzeko grina.[1] Gerora kantua ikasten hasi zen, Badalonako Musika Modernoko Eskolan, eta emanaldiak emateaz gainera, Marc Sempereren eta Jasmin Martorellen eskutik prestakuntza jaso zuen. Sempere Compartir Dóna Gustet kolektiboaren sustatzailea da, eta Martorell, berriz, Montserrat Caballéren ikasle izandako musika lirikoko irakaslea.

Musikari dagokionez, Iberiar penintsulako ahozko tradizioko musikan du oinarria; artistak dioenez, tradiziora hurbildu nahi du, aro digitaleko kultura libretik.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria Arnal i Marcel Bagés taldearekin argitaratutako lanak:

  • Remescles, acoples i melismes (EP, 2015)[2]
  • Verbena (EP, 2016)[3]
  • 45 cerebros y 1 corazón (LP, 2017)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «MARIA ARNAL on Instagram: “Hace 8 años me rompí el fémur cayendo por las escaleras del @teatrelliure , donde trabajaba como acomodadora. También se cayó la vida que…”» Instagram Noiz kontsultatua: 2020-10-25.
  2. (Katalanez) «Maria Arnal i Marcel Bagés» www.aphonica.banyoles.cat Noiz kontsultatua: 2020-10-25.
  3. (Katalanez) «Maria Arnal, la veu del canvi» Núvol Noiz kontsultatua: 2020-10-25.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]