Maria José Marques da Silva
Maria José Marques da Silva | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Porto, 1914 |
Herrialdea | Portugal |
Lehen hizkuntza | portugesa |
Heriotza | 1996 (81/82 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Portoko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Maria José Marques da Silva (Porto, 1914 - Ibidem, 1996) arkitekto portugaldarra zen. Eraikinak diseinatu zituen Porto jaioterrian. 1943an, Portoko Arte Ederren Eskolako arkitekto titulua lortu zuen lehen emakumea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztaroa eta prestakuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maria José Marques da Silva arkitekto familia batean jaio zen. Jose Marques da Silva zuen aita, Portoko arkitekto ezaguna. Portoko Arte Ederren Eskolan egin zituen ikasketak, eta, 1943an, Portugalen, arkitekto titulua lortu zuen lehen emakumea izan zen, eta sindikatutako lehen emakume arkitektoa.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maria José Marques da Silvak bere enpresa ireki zuen senar zuen David Moreira da Silva arkitektoaren laguntzarekin. Elkarrekin, eraikin batzuk diseinatu zituzten, eta Portoko hirigintzan parte hartu zuten.[2]
Hauxek dira bere proiektu nagusiak: Palácio do Comércio (1946), Trabalho e Reforma (1953) eta Torre Miradouro (1969) eraikinak, Porton.[3][4] Hauek ere egin zituzten: eraikin berri bat Sociedade Martins Sarmento sozietatearentzat, Penhako santutegia eta São Torcato eliza, hirurak Guimarãesen. Barceloseko Rua Barjona de Freitasen dagoen eraikin baten jatorrian ere haiek daude; elizak eraikitzeko hainbat misio izan zituen.[5] 1970eko hamarkadan, bikotea nekazaritzara itzuli zen, Barcelosen. Maria José Marques da Silvak Portugalgo Arkitektoen Elkartearen kudeaketan parte hartzen jarraitu zuen, eta, 1986an, 40. Kongresua antolatu zuen.
Bizi-amaiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere testamentuan, María José Marques da Silvak Portoko Unibertsitatea finantzatzea aurreikusi zuen, José Marques da Silva Institutua sortzeko.[6] Porton hil zen 1996ko maiatzaren 13an.
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]María José Marques da Silvak paper garrantzitsua jokatu zuen bere aitaren lanaren zabalkundean.
- 1909an, bere aitak, Penintsulako Gerrako Heroien Monumentuaren eraikuntza abiatu zuen -Boavista monumentua ere deitzen zaio-, Porton. Baina bi mundu-gerrek eraikitze-lanak atzeratu zituzten. Bada, María José Marques da Silvak ikuskatu zituen amaierako lanak: 1951n amaitu zuten, eta 1952an erakutsi.
- 1996an, Portoko Unibertsitateak José Marques da Silva Institutua sortu zuen, eta, 2009ko uztailean, fundazio pribatu bihurtzea erabaki zuten: Architect Marques da Silva Foundation Institute, zeinaren eginkizuna baita José Marques da Silvaren eta Maria José Marques da Silvaren kultura-, pedagogia- eta arte-ondarea sustatzea, haien garaien testuinguruan, eta kultura modernoarekin lotuta.[7][8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Maria José Marques da Silva» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
- ↑ Maria José Marques da Silva. .
- ↑ Maria do Carmo Marques Pires. David Moreira da Silva e Maria José Marques da Silva Martins - Um Primeiro Olhar sobre um Atelier do Porto do século XX. .
- ↑ Open House Porto – Edifício Miradouro e Cooperativa dos Pedreiros. .
- ↑ Atelier In Vitro creates retro interiors for three apartments in 1940s Porto building. 2017-02-25.
- ↑ U. Porto - University of Porto Famous Alumni: Maria José Marques da Silva. .
- ↑ "Maria José Marques da Silva", University of Porto Famous Alumni. Retrieved 15 February 2012.
- ↑ Brandão, Lucas. (2017-12-09). Marques da Silva, o mentor de São Bento e de Serralves. .
- ↑ Apresentação | Fundação Instituto Marques da Silva. .