Maria Luisa Bilbao

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Luisa Bilbao
Bizitza
JaiotzaGaldakao1925eko martxoaren 24a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaGaldakao2019ko irailaren 18a (94 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak

Maria Luisa Bilbao Uribarri (Galdakao, Bizkaia, 1925eko martxoaren 24a - 2019ko irailaren 18a) bizkaitar emakumea izan zen.

Maria Luisa Galdakaon jaio zen 1925eko Martxoaren 24an eta bertan hil zen 2019ko Irailaren 18an. Zortzi seme-alaba ziren etxean: Casi (1909.01.03 - 1952.05.10), Amado (1910.12.08 - 2011.06.22), Esteban (1916.09.02 - 2008.09.15), Juli (1918.03.11 - 1981.12.05), Patxi (1920.03.24), Eulogi (1922.09.13 - 2016.03.03) eta Iñaki (1927.04.16 - 2020.04.04). Gurasoak Ignacio Bilbao aita eta Modesta Uribarri ama.

Gerra Zibila umetan bizi izan zuen eta orduko oroimenak oso ondo gordetzen ditu. Bereziki 37ko udaberrikoak, bera hamabi urte zituenean: Tximelarreko aterpean egon zen babestuta 1937ko maiatzaren 19an, Pilare Atutxa bere ilobatxuagaz. Plazakoetxeko aterpea bonbekin lehertu zenean, bizirik irtetea lortu zuen jendeak Tximelarrekora jo zuten aieneka: euren senitartekoak hil egin zirelako oihukatzen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]