Maria Mentxaka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Mentxaka
Maria Mentxaka. argazkilaria.jpg
Bizitza
Jaiotza Mungia, 1976 (44/45 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak argazkilaria eta kirol-tiratzailea

Maria Mentxaka (Mungia, Bizkaia, 1976ko irailaren 9a) kirol argazkilaria da eta tiro olinplikoko txapelduna.[1]


Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tiroan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

14 urterekin hasi zen, legezko adinean eta bizitza osoa gogoratzen du tiroarekin lotuta. Aitak eta osabak txiki-txikitatik eramaten zituzten lehengusina eta bera haiekin; beraz, Euskadiko tiro-eremu guztiak zeharkatu zituzten. Eskopeta hartu ahal izan zuenean probatu eta gustua hartu zion. Gauza asko ikasi omen ditu kirolean arituz.

Unerik onenetarikoak eta aldiz berean txarrenak banakako munduko bi azpitxapelketak izan dira. Lehenengoan, bere bizitzako tiradarik onena egin nuen, kantxan. Bestea berriz ere Frantzian izan zen, ordukoan asko estimatzen zuen lagun italiar batek irabazi zuen lehiaketa, baina plater batengatik irabazi zuen.[1]

Argazkilari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirol guztiak gustuko dituen arren, argazkiak egiteko orduan surfa eta emakumeen futbola ditu gustukoen. Inoiz ahaztuko ez duen unea San Mamesen Athletic Clubaren eta Barçaren arteko emakumezkoen ligako azken partida jokatzeko akreditatu zutenekoa. [1]

2014ko Munduko Tiro Txapelketan, Granadan, Nazioarteko Federazioko argazki taldeko kide izan zen.[2]

2019an Durangoko eta Durangaldeko emakume kirolariei eskainitako erakusketarako argazkiak egin zituen. [3][4][5]

2020ko etenaldiak gordinki jo du kirol argazkigintza, Agentzia bihurtu nahi du futbol ligak, argazkilariak baztertuta Freelance moduan egiten du lan emakumezkoen kirolaren esparruan, eta lan egiteko aukerarik gabe gelditu da [6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) «Maria Mentxaka, fotógrafa deportiva y campeona de tiro olímpico» Unisport 2012-07-16 Noiz kontsultatua: 2020-05-17.
  2. ISBN https://es.linkedin.com/in/mariamentxakabasquesocialmedia..
  3. (Gaztelaniaz) «María Mentxaka retrata a mujeres deportistas de Durangaldea para romper estereotipos» durangon.com 2019-04-12 Noiz kontsultatua: 2020-05-17.
  4. «María Mentxaka archivos» andra.eus Noiz kontsultatua: 2020-05-17.
  5. «María Mentxaka inaugura una exposición en Landako II para romper estereotipos sobre la mujer y el deporte» Mugalari Kultura 2019-04-13 Noiz kontsultatua: 2020-05-17.
  6. Agirrebengoa, Eñaut. «Agorraldiaren beste aldea» Berria Noiz kontsultatua: 2020-05-17.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]