Maria Pilar Urriza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Maria Pilar Urriza
Bizitza
Jaiotza Lantz1942ko urriaren 14a (77 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak maisu/maistra eta dantzaria

Maria Pilar Urriza Iriarte (Lantz, Nafarroa Garaia, 1942ko urriaren 14a) euskal dantzaria eta maistra da.

Emakume aitzindaria. Gizonezkoekin batera inauterietan Lantzeko plazan zortzikoa dantzatu zuen lehen emakumeetariko bat.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lantzeko herritarra ez ezik, maistra, irakaslea ere izan zen 1992an eskola itxi zuten arte. Aldaketa handiak ikusi zituen hezkuntza ereduan, eta baita haurrengan ere. Lantzeko inauteriak ere gertutik ezagutu eta bizi izan zituen, bera izan baitzen txatxoz mozorrotu zen lehenbiziko emakumeetariko bat. Dantzan berriz, nagusiei begira ikasi zuen, gaztetan.[1]

Inauterietan dantzari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen, inauterietan emakumeek ez zuten parte hartzen Lantzen. Lehenbiziko aldiz, 40 urte ingururekin jantzi zen txatxo Maria Pilar, 1982. urtean. Emakumeek gogo handia zeukaten plazara ateratzeko, irten ziren eta ez zen inolako arazorik sortu haien partaidetza onartzeko. Natural egin zuten, eta natural ikusi zen, herriko jaietan lehenagotik egiten baitzuten dantzan.[2] [3]

Ofizioz irakasle[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ofizioz irakaslea izan da Nafarroako hainbat eskolatan, tartean Lantzeko eskolan, eta klaseetan zein eskolaz kanpo irakatsi izan die zortzikoa herriko txikiei. 2003an hartu zuen erretiroa, baina jubilatu ondoren ere, herriko gurasoek eskatuta, zortzikoa dantzatzen irakasten die umeei. Berak herriko nagusiei begira ikasi zuen zortzikoa dantzatzen, eta ondoren, herritar gehienei zortzikoa irakastea tokatu zaio.[4] Bere bi pasioak, hezkuntza eta inauteriak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]