Lantz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lantz
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Lantzeko bandera

Lantzeko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Iruñeko merindadea
Eskualdea Ultzamaldea
Izen ofiziala Escudo de Lanz.svg Lantz
Alkatea David Mariñelarena Saralegi
(AML, indep.)
Posta kodea 31798
INE kodea 31140
Herritarra lanztar
Kokapena
Koordenatuak 42° 59′ 56″ N, 1° 37′ 10″ W / 42.998888888889°N,1.6194444444444°W / 42.998888888889; -1.6194444444444Koordenatuak: 42° 59′ 56″ N, 1° 37′ 10″ W / 42.998888888889°N,1.6194444444444°W / 42.998888888889; -1.6194444444444
Lantz hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Lantz
Lantz
Lantz (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 16,78 km2
Garaiera 629 metro
Distantzia 25 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 149 biztanle
% 57,62 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 42,38
Dentsitatea 8,88 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 14,88
Zahartze tasa[1] % 12,47
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 173,91
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 0 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 4,17 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 20,17 (2010)
Euskararen erabilera %  2,5 (2011)
Datu gehigarriak

Lantz[2] Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri bat da, Iruñeko merindadekoa. 149 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera, eta Iruñea hiriburutik 25 kilometrora dago. Iruñerriko Mankomunitatea arduratzen da zaborra biltzeaz, ur-horniduraz eta beste zenbait zerbitzuz, Iruñeko metropolitar gunearen inguruko beste hainbat herritan bezala.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lantz Nafarroa Garaiko iparraldean dago, NA-7200 errepidearen alboan.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lantzek mugakide ditu Baztan iparraldean, Anue ekialdean, Ultzama mendebaldean, eta Anue eta Ultzama hegoaldean.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lantzeko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldan jasota dagoenez, ez da etorkinik bizi Lantzen.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lantzeko alkatea Agrupación Mixta de Lantz (AML) herri ekimeneko David Mariñelarena Saralegi da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Hauteskundeetara bi talde aurkeztu ziren, baina AMLk lortu zituen hautetsi guztiak. Zuri emandako boto 1 izan zen (emandako boto guztien %0,99). Eta baliogabeko botoak 2 izan ziren (emandako botoen %1,94)

Lantzeko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
David Mariñelarena Saralegi (AML) 56 Bai
Jesus Maria Astitz Zia (AML) 56 Bai
Juan Miguel Eugi Ziga (AML) 49 Bai
Oscar Ziganda Etxenike (AML) 48 Bai
Maria Teresa Olague Ollobarren (AML) 47 Bai

2011n Agrupación Mixta de Lantz (AML) izan zen zerrenda bakarra eta Mariñelarenak kargua berretsi zuen[3].

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea elizaren ondoan dagoen harrizko eraikuntza da, bi solairu dauzka eta XX. mendearen amaieran hainbat berrikuntza egin zitzaizkion egiturari (Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak diruz lagundu zituen lanak). Antzinako egoitza eskolen eraikinean egon zen.

  • HELBIDEA: Gurutze Santua kalea, z/g

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 David Mariñelarena Saralegi AML
2011- David Mariñelarena Saralegi AML

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ultzamako Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko kide da Lantz.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lantzeko inauteriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Lantzeko inauteria»

Euskal Herriko inauteririk ezagunenak dira. Tradiziozko ospakizun hau Hauster egunaren aurreko egunetan ospatzen da. Gaua iristean, herriko kaleak askotariko pertsonaien jantziak daramatzaten herritarrez betetzen dira. Herritarrek Miel Otxin lapurra harrapatu behar dute. Pertsonaien artean, hauek nabarmentzen dira:

  • Miel Otxin: espiritu txarrak itxuratzen dituen lapur gaiztoa. Astelehenean atzeman ostean, herriko kaleetan zehar pasearazten dute, txistu eta danbor danbolin soinua lagun dutela. Asteartean, goizeko paseo baten ondoren, exekutatu eta sutan erretzen dute, herritarrek inguruan zortziko bat dantzatzen duten bitartean.
  • Ziripot: belarrez betetako zakua jantzita duen pertsonaia lodia. Kaleetan zehar dabilen bitartean Zaldiko izeneko pertsonaiak lurrera botatzen du beti.
  • Zaldiko: gizakiaren eta zaldiaren arteko nahastea, irritsu eta saltoka dabilena. Gerrian zaldi bat daramala, Ziripot lurrera botatzea du helburu.
  • Arotzak: Zaldikori ferrak jartzeko ardura dute.
  • Txatxoak: Lantzeko herritarren irudikapena dira, eta animalien azalez eta arropa zaharrez janzten dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lantz Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa