Edukira joan

Mariam Travélé

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mariam Travélé
Bizitza
JaiotzaBamako, 1920
Herrialdea Mali
HeriotzaBamako2014ko apirilaren 14a (93/94 urte)
Familia
AitaMoussa Travélé
Ezkontidea(k)Modibo Keïta  (1930(e)ko hamarkada -
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAfrican Democratic Rally (en) Itzuli

Mariam Travélé (Bamako, 1920ibidem, 2014ko apirilaren 14a) maliar irakasle eta politikaria izan zen. 1960tik 1968ra Maliko lehen dama izan zen, Modibo Keïta senarra presidentea izan baitzen[1].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mandinga jatorrikoa, Mariam Travélé Moussa Bleni Travélé interpretearen eta Ajibiyé Mintieniren alaba zen[2].

Lehen mailako ikasketak 1931tik 1935era egin zituen Bamakoko nesken eskolan. 1939an irakasle moduan trebatu zen[1][3]. Urte bereko irailean Modibo Keïtarekin ezkondu zen. Travélé eta Keïta Sudan Frantseseko hainbat hiritan aritu ziren lanean, besteak beste Sikasson, Kabaran, Timbuktun eta Bamakon[4][5].

Mariam Travélék senarrarekin batera borroka politikoa burutu zuen[6], batez ere kolonizazioaren garaian. 1962an, Emakumeen Gizarte Batzordeko buru izan zen[4].

Modibo Keïtak emazte bat baino gehiago zituen, baina Mariam Travélék lehen damaren estatusa zuen. 1968ko azaroaren 19ko kolpe militarraren ostean, hamar urte eman zituen preso. 1978ko urtarrilaren 1ean askatu zuten[5], senarra hil eta urtebetera. Ez zioten Keïtaren hiletara joateko baimenik eman[2].

1991n, demokrazia berreskuratu ondoren, Sudango Batasuna alderdiko presidenteorde hautatu zuten[6][7].

2014ko apirilaren 14an hil zen, 94 urte zituela[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Frantsesez) «L’épouse de Modibo Keita, Mariam Travélé s'est éteinte hier soir, à l'âge de 94 ans» Mali Jet 2014-04-15 (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
  2. a b (Frantsesez) «Premières dames du Mali : Le pilier caché du pouvoir» Maliweb 2017-03-04 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 1998-11-30) (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
  3. (Frantsesez) Adam, Ba Konaré. (1993). Dictionnaire des femmes célèbres du Mali. Bamako: Jamana, 356 or..
  4. a b (Frantsesez) Colloque international: Genre, population et développement en Afrique. Uepa/uaps, Ined, Ensea, Iford.
  5. a b (Ingelesez) Imperato, Pascal James; Imperato, Gavin H. (2008). Historical Dictionary of Mali. Scarecrow Press ISSN 978-0-8108-6402-3..
  6. a b (Ingelesez) «Mali: Wife of Mali's first President dies» Africa in Harlem (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
  7. (Frantsesez) «En 57 ans d’indépendance : Le Mali a connu 57 femmes ministres» Maliweb 2017-07-29 (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]