Maribel Medina
Maribel Medina | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1969 (54/55 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta kultura-ekintzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Maribel Medina (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1969) nafar idazlea eta kultur sustatzailea da. Irakurzaletasuna sustatzen egindako ekarpenagatik da ezaguna, batez ere landa eremuan. 2024an, haren Mi Pueblo Lee elkarteak Irakurzaletasuna Sustatzeko Sari Nazionala jaso zuen, Kultura Ministerioak emana.[1][2]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Idazketan eta filantropian erabat murgildu aurretik, hainbat argitaletxerentzat lan egin zuen Medinak, eta matematika irakaslea ere izan zen. Women's Time gobernuz kanpoko erakundearen sortzailea da, eta "Emakumea + Hezkuntza = Garapena" da bere leloa.[3] Gainera, Laura Terraux forentsea eta Thomas Connors Interpoleko agentea protagonista dituen La Trilogía de la Sangre eleberri beltz sortagatik da ezaguna.[4][5]
2016an, Almoradiel Lee literatur jaialdiaren lehen edizioa antolatu zuen La Puebla de Almoradielen, Toledon, idazleek herri txikietara egindako bisita ezohikoa zela egiaztatu ondoren.[6] Literatur jaialdi hori Medinak 2020an sortutako Mi Pueblo Lee elkartearen aitzindaria izan zen. Landa eremuan irakurzaletasuna sustatzeko lan egiten du elkarteak, herri eta hirietako biztanleen artean literatura eskuratzeko aukerak orekatuz. Elkarteak jaialdi literario ibiltariak antolatzen ditu, kultura ekitaldi literarioetara sarrera gutxiago duten eremuetara eramanez.[7]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2014 – Sangre de barro. Trilogía de la sangre 1. Embolsillo argitaletxea. ISBN 978-84-16087-38-9.
- 2015 – Sangre intocable. Trilogía de la sangre 2. Embolsillo argitaletxea. ISBN 978-84-16363-50-6.
- 2019 – Sangre entre la hierba. Trilogía de la sangre 3. Embolsillo argiletxea. ISBN 978-84-17108-95-3.
- 2019 – El niño hoja. Javier Riparen ilustrazioekin. Cazador de Ratas. ISBN 9788417646349.
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2024an, Espainiako Kultura Ministerioak Irakurzaletasuna Sustatzeko Sari Nazionala eman zion Mi Pueblo Lee elkarteari. Sari honek elkarteak landa eremuetan irakurzaletasuna sustatzeko egin duen ibilbidea eta nazio mailan izan duen eragin kulturala saritzen ditu.[1][7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b La Asociación ‘Mi Pueblo Lee’ y el podcast ‘No eran molinos. Clásicos de la Literatura Española’, Premios Nacionales al Fomento de la Lectura 2024. .
- ↑ EPE. (2024-06-17). «La asociación ‘Mi Pueblo Lee’ y el podcast ‘No eran molinos. Clásicos de la Literatura Española’, Premios Nacionales al Fomento de la Lectura» El Periódico de España.
- ↑ «Ediciones Maeva - Autores» www.maeva.es.
- ↑ S.L, EDICIONES PLAZA. «‘Sangre entre la hierba’, novela negra sobre trata de personas de Maribel Medina» Cultur Plaza.
- ↑ Muñiz, Ana Lena Rivera. (2019-10-01). «Maribel Medina, presidenta de Women's Time y autora novela negra.» Actualidad Literatura.
- ↑ UBPGSOLUTIONS. (2018-11-05). «Laura Sepúlveda: "El Festival Literario Almoradiel Lee es el único de estas características que hay en todo el país"» ManchaInformación.
- ↑ a b «La Asociación ‘Mi Pueblo Lee’ y el podcast ‘No eran molinos', Premios Nacionales al Fomento de la Lectura 2024» El Español 2024-06-17.