Marie-Hélène Schwartz
Marie-Hélène Schwartz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Marie Hélène Jeanne Lévy |
Jaiotza | Parisko 16. barrutia eta Paris, 1913ko urriaren 27a |
Herrialdea | Frantzia |
Talde etnikoa | Juduak |
Heriotza | Parisko 13. barrutia eta Paris, 2013ko urtarrilaren 5a (99 urte) |
Familia | |
Aita | Paul Lévy |
Ezkontidea(k) | Laurent Schwartz |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Lycée Janson-de-Sailly (en) 1934) École normale supérieure (1934 - 1935) |
Tesia | Formules apparentées à celles de Nevanlinna-Ahlfors pour certaines applications d’une variété à n dimensions dans une autre (en) |
Tesi zuzendaria | André Lichnerowicz (mul) |
Doktorego ikaslea(k) | Jean-Paul Brasselet (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | University of Reims (en) (1954 - 1964) Lilleko Unibertsitatea (1964 - 1981) |
Marie-Hélène Schwartz (Paris, Frantzia, 1913 – ib. 2013ko urtarrilaren 5a) frantziar matematikaria izan zen, espazioen zenbaki bereizgarrietan egindako lanagatik ezaguna.[1][2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marie-Hélène Lévy Paul Lévy matematikariaren alaba eta Henri Weil filologoaren birbiloba zen. Saillyko Lycée Jansonen ikasi ondoren, École Normale Supérieure eskolan hasi zen ikasten 1934an, baina tuberkulosia hartu zuen eta bertan behera utzi behar izan zituen ikasketak. Laurent Schwartz matematikariarekin ezkondu zen 1938an eta laster ezkutatu behar izan zuten nazien okupazio garaian. Gerra ondoren, Reims Champagne-Ardenneko Unibertsitatean eskolak eman zituen eta Gauss-Bonneten Teoremaren orokortzeetan amaitu zuen tesia 1953an. 1964an, Lilleko Unibertsitatera joan zen, eta 1981ean erretiratu zen.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Yvette Kosmann-Schwarzbach. (2015). Women mathematicians in France in the mid-twentieth century. , 227–242 or. doi: ...
- ↑ Michèle Audin. (17 de enero de 2013). Marie-Hélène Schwartz. ..