Marie Cherrier

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marie Cherrier

Bizitza
JaiotzaOnzain1984ko uztailaren 31 (39 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
InfluentziakRenaud Séchan
Genero artistikoakanta
Musika instrumentuagitarra akustikoa
ahotsa

mariecherrier.com
Youtube: UCMgsDTsMxJYUXkMOEIMu9Ng Bandcamp: mariecherrier Spotify: 3hcZCdkLqQxgmLkrBbDtPB Musicbrainz: 4180dea8-3328-41f2-aaba-82829ecba247 Songkick: 390381 Discogs: 495221 Edit the value on Wikidata

Marie Cherrier (Onzain, 1984ko uztailaren 31), frantziar kantautore, abeslari eta musikari bat da[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zazpi urte zituela pianoa jtzen hasi zen baina bertan behera utzi zuen, solfeoa ikastea kostatzen baitzitzaion. 17 urte zituela aitak gitarra bat oparitu zion eta Diapasons rouges taldearen kanten bertsioak egiten hasi zen. Batxilergoa egin ondoren zinema ikasketak egiten hasi zen Parisen baina musikara bideratu zuen bere etorkizuna[2].

2002an idatzi zuen lehenengo abestia, "Pantins!" ("txotxongiloak!") Irakeko gerraren inguruko hitzekin, eta ondoren konpromisozko abesti gehiago egin zituen. Bloiseko tabernetan jotzen hasi zen eta irratian eta jaialdi txikitan ere izan zen. 2004an Jean-François Delfour konpositorea ezagutu eta harek animatuta Ni Vue ni Connue diskoa atera zuen[3]. Ondoren bigarrena atera zuen, Alors Quoi ?, eta 2008an La Cigale aretoan egindako kontzertua grabatu eta disko berria atera zuen.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ni Vue ni Connue (Caroline Productions, 2005)
  • Alors Quoi ? (Caroline Productions, 2007)
  • Live à la Cigale (2008) - zuzenekoa
  • Billie (Les Editions Comme tu m'vois, 2013)
  • L'aventure (autoekoizpena, 2014)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) «Marie Cherrier» L'electrophone (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  2. (Frantsesez) «La percée de Marie Cherrier» RFI Musique 2008-03-14 (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  3. (Frantsesez) «Chanson. Ni vue ni connue, mais pas pour longtemps» ladepeche.fr (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]