Marie Pourquié
Appearance
Marie Pourquié | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Baiona, 1982 (41/42 urte) |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea : Euskal Filologia |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria |
Enplegatzailea(k) | IKER ikerketa-zentroa |
Marie Pourquié Bidegain (Baiona, Lapurdi, 1982) neuropsikohizkuntzalaria da. Euskal Filologiako lizentziatura (Baionan eta Gasteizen) eta Hizkuntzaren Zientziak lizentziatura eta Masterra (Parisen) egin zituen. Gero, neuropsikohizkuntzalaritzan eta afasiologian espezializatu zen, ikerketa-masterra eta doktoretza eginda Le Mirail Unibertsitatean (Tolosa, Frantzia). Ondotik, doktoretza-ondokoa egin du Montrealeko ortofonia-eskolan eta BCBL ikerketa-zentroetan. Gaur egun, ikertzaile dihardu Iker zentroan, eta Euskal Herriko, Europako eta Europaz kanpoko beste erakunde eta talderen proiektuetan ere parte hartzen du.[1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Galarraga Aiestaran, Ana. «Marie Pourquié Bidegain, neuropsikohizkuntzalaria: “Arlo desberdinetako jendea behar da, eta beste hizkuntzetan egin dena euskaraz ere egitea"» Elhuyar Zientzia eta Teknologia 334 2019-05-03.