Euskal filologia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskal filologia euskarazko testu idatziak zein ahozkoak aztertzen dituen filologiaren adarra da. Euskal literaturaren kritika, Euskal Herriko historia eta euskal hizkuntzalaritza konbinatzen ditu. Koldo Mitxelenak ezarri zituen euskal filologiaren oinarriak, eta Euskal Herriko Unibertsitatean karreratzat ezartzearen bultzatzaile nagusia izan zen.[1]

Gaur egun ikasgai dugu Deustuko Unibertsitate pribatuan (Bilbo) eta EHU publikoan (Gasteiz). Deustun, 1976an hasi ziren ikasketa hauek ematen munduan lehen aldiz, ofizialtasuna onartzeko urte batzuk pasa eta gero, Gotzon Garate irakaslearen ekimenez nagusiki.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.