Marinelen San Telmo kofradia (Zumaia)

Koordenatuak: 43°17′49″N 2°15′23″W / 43.29703°N 2.25625°W / 43.29703; -2.25625
Wikipedia, Entziklopedia askea
Marinelen San Telmo kofradia
[[Fitxategi:
|285px]]
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaZumaia
Koordenatuak43°17′49″N 2°15′23″W / 43.29703°N 2.25625°W / 43.29703; -2.25625
Map
Arkitektura

Marinelen San Telmo kofradia Zumaian dagoen eraikin bat da, gaur egun arrantzaleen kofradiaren egoitza dena. Zumaiako Alde Zaharrean dago, Erribera kalearen sarreran, Alondegitik gertu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marinelen kofradiak San Telmo baselizan izan zuen egoitza XVII. mendetik aurrera[1] baina XX. mendean ibaiertzera jeistea erabaki zuten.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi solairu dituen etxea da. Iparraldeko fatxada zuria da eta lehio gorriak ditu. Aurrean plaza txiki bat du eta aterpe bat proiektatzen da bertara. Barnean arrainen salmenta egiteko erabiltzen zen makina bitxia dago ikusgai, etnografikoki balio handia duena, Euskal Herrian bakarra baita[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Monumentuak - UROLA Turismo» www.urolaturismo.net (Noiz kontsultatua: 2021-06-09).
  2. «San Telmo ermita eta kofradia ezagutzeko bisitak antolatu dituzte - Zumaia» Baleike.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]