San Telmo baseliza (Zumaia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
San Telmo baseliza
Ermita de San Telmo (Zumaia).jpg
San Telmo baselizaren ikuspegia.
Kokapena
kokapenmapa
Koordenatuak 43° 17′ 55″ N, 2° 15′ 43″ W / 43.29861111°N,2.26194444°W / 43.29861111; -2.26194444Koordenatuak: 43° 17′ 55″ N, 2° 15′ 43″ W / 43.29861111°N,2.26194444°W / 43.29861111; -2.26194444
Historia eta erabilera
Irekiera1540
Arkitektura

San Telmo baseliza Gipuzkoako Urola Kosta eskualdean dagoen Zumaia udalerriko baseliza da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baseliza txiki honen lehen aipamena 1540. urtekoa da. Eraikuntzaren barrualdeak edertasun herrikoia du, kanpokoak berezitasun handirik ez badu ere. Ziur aski, XVII. mendetik aurrera hobekuntzak egin zizkioten, mende honetan fundatu baitzen San Telmoren babesean jarritako marinelen kofradia.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baselizako erretaula nagusia XVIII. mendekoa da, urreztatu gabe dago eta "rokoko" dekorazioa da nagusi, eskultura exentuen kalterako. Alboko bi eskulturak, Santiagorena eta Santa Klararena, izen bereko ermitak saldu zituztenean eginarazi zituzten.

XX.garren mendearen hasieran, sute baten ondorioz, eraikuntz osoa erre zen, oinarria bakarrik salbatu zelarik. Ondoriz, berriro berreraikitu behar izan zen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kategoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Telmo baseliza (Zumaia)
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa