Marisol Ortiz de Zarate
Marisol Ortiz de Zarate | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1960ko apirilaren 22a (64 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
marisolortizdezarate.wordpress.com | |
Marisol Ortiz de Zarate Mangas (Gasteiz, 1960ko apirilaren 22a) arabar eleberrigilea da, gazte literatura gaztelaniaz idazten duena. Euskadiko Idazleen Elkartearen kidea da.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Los enigmas de Leonardo izan zen bere lehen lana: nerabeei zuzendutako eleberri historikoa. Horri esker, irakurketari buruzko hitzaldiak ematen eta kontalari moduan aritzen hasi zen ikastetxeetan.[1] [2] Jaso zuen lehen saria Los curas llevan pantalones bajo la sotana[3] ipuinagatik izan zen Antonia Cerrato Kontaketa labur eta poesia lehiaketan (Badajozeko Santa Amaliaren lagunen elkarteak antolatuta). Gazte literatura idazle gisa ezagutzera eman zen, aldiz, La canción de Shao Li liburuarekin. Abentura liburu hau bigarren hezkuntzako ikastetxeetan oso erabilia da [4], bere beste eleberriekin batera. 2014an helduentzako bere lehen eleberria argitaratu zuen Una historia Perdida eta lan horrekin Felipe Trigo eleberri saria irabazi zuen. Bere azken lana La fabuladora deitzen da, eta hau ere 14 urtez gorakoentzat idatzita dago.[5]
Gasteizko Krelia, Creadores Literarios de Álava ('Arabako Sortzaile Literarioen Elkartea') taldearen kide sortzailea da.
Gasteizen bizi da eta bertan idazten du eta Udaletxeak antolatutako idazketa Kreatiboko tailerretan irakaslea da.[6][7][8]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Los enigmas de Leonardo, Bruño, 2002
- La cruz bajo la lengua, Arte-Activo, 2007
- La canción de Shao Li, Bambú,2009
- Cantan los gallos, Bambú, 2011
- Una historia perdida, Algaida, 2014
- Rebelión en Verne, Bambú, 2015.
- Las lágrimas de la matrioska, Bambú, 2015
- La fabuladora, Bambú, 2018
- La caja de metal, Bambú, 2018
Kontakizun laburrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Los curas llevan pantalones bajo la sotana (Papeles de Zabalanda, 2009)
- Un día cualquiera en Z.K. center’s
- Cuesta arriba (Hainbat egile: El amor, los espejos, el tiempo, el camino, A-A ediciones, 2012)
- Refugio de piedra
- Descubriendo Berlín (El Correo, sección Territorios)
- La noche más larga (El Correo, sección Territorios)
- El confidente precioso (El Correo, sección Territorios)
- El niño pez (El Correo, sección Territorios)
- Por las montañas heladas (Hainbat egile: Inquietos Vascones, Desnivel, 2013)
- Campo fronterizo (Hainbat egile: Un refugio, treinta escritores ante un campamento de refugiados de guerra, Fundación de estudios jurídicos y sociales, 2014)
- Pasaje a la vida (Hainbat egile: Un país Extranjero, Agapein, 2016)
- Calzada de colores (El Correo)
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Premio Antonia Cerrato, 2006
- Premio Víctor Chamorro, 2006
- Premio María Giralt, 2007
- Premio Encuentro de dos Mundos, 2009, Ferney-Voltaire (Frantzia)
- XXXII Premio literario Felipe Trigo eleberrian Una historia perdida lanarekin[9]
- Finalista Premio Euskadi 2012 de narrativa juvenil con Cantan los gallos
- Heldu eta gazteentzako fikzio eleberrian saria LATINO BOOKS AWARDS 2010 sarietan, New York eta Finalista Kartagenako Hache sarietan: La canción de Shao Li lanarekin.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ortiz de Zarate, Marisol. (2002). Los enigmas de Leonardo. Bruño.
- ↑ «¿De qué manera surge el personaje de un libro?» Diari de Tarragona 2018-02-27 (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).
- ↑ Los curas llevan pantalones bajo la sotana. (Noiz kontsultatua: 2018-10-11).
- ↑ Joel_freride94 (14 de noviembre de 2010). «Bitácora de los de 2º de Bachillerato: La canción de Shao Li. (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).
- ↑ Ortiz de Zárate, Marisol. (2018). La fabuladora. Bambú.
- ↑ «Marisol Ortiz de Zárate» Krelia (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).
- ↑ Krelia. (Noiz kontsultatua: 2019-07-17).
- ↑ MARISOL ORTÍZ DE ZÁRATE: "Nadie se espera un premio aunque creas en tu novela. La competencia es feroz y el criterio del jurado, desconocido". (Noiz kontsultatua: 2018-10-06).
- ↑ MARISOL ORTIZ DE ZÁRATE Y BEATRIZ OLIVENZA, PREMIO FELIPE TRIGO 2012. (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Marisol Ortiz de Zarateren "La canción de Shao Li" liburuaren aurkezpena.