Marius Mendixkak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marius Mendixkak

Marius Mendixkak Ilargiko Oceanus Procellarum ean kokatutako domo bolkaniko multzo bat da. Uste denez ilargi-itsasoen sorrerarekin batera laba biskotsuagoak sortu zituen. Gutxi gora behera 200 eta 500 metro arteko altuera dute[1][2][3]. Euren izena 41 kilometrora dagoen Marius kraterretik hartzen dute[4]. Ilargiko ezaugarri bolkanikoen kontzentraziorik altuena hemen ematen da[5].

Domo, kono eta kanal bolkanikoen ugaritasuna dago eskualde honetan. Lunar Reconnaissance Orbiter sateliteak bertan ere lurrazpiko laba hodi bat izan daitekeenaren sarrera aurkitu zuen, zapaia kolapsatu zela ikusiz[6]. Zulo horren luzera 80 eta 88 metro artean kalkulatzen da, eta bere zabalera ehunka metrokoa dela kalkulatu da[7]. Etorkizunean Ilargiaren kolonizazioa emango balitz, erradiaziotik babesteko lekua izan liteke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) NASA - The Marius Hills. (Noiz kontsultatua: 2017-10-20).
  2. 11. Marius Hills, Moon. (Noiz kontsultatua: 2017-10-20).
  3. (Ingelesez) Greeley, Ronald. (1971-12-01). «Lava tubes and channels in the lunar Marius Hills» The moon 3 (3): 289–314.  doi:10.1007/BF00561842. ISSN 0027-0903. (Noiz kontsultatua: 2017-10-20).
  4. The Moon - Lunar Orbiter 2. (Noiz kontsultatua: 2017-10-20).
  5. (Ingelesez) LROC Observations of Geologic Features in the Marius Hills. (Noiz kontsultatua: 2017-10-20).
  6. Marius Hills Pit - Lava Tube Skylight?. (Noiz kontsultatua: 2017-10-20).
  7. Marius Hills Flyover. (Noiz kontsultatua: 2017-10-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]