Ilargi-itsasoak (latinez: lunar maria, sing.: mare) Ilargiaren azalean dauden ordokibasaltiko zabalak dira, antzinako sumendi-erupziok sortua. 1651. urtean Giovanni B. Riccioli jesuita italiarrak bere Almagestum novum liburuan Ilargiaren alde ikusgaiaren eremuei itsaso izena eman zien (Mare Imbrium, Mare Nectaris, etab.), eta izen hori erabili da geroztik, Ilargiaren gainaldean urik ez izan arren.[1] Azal osoaren %16a osatzen dute. Nomenklatura tradizionalean oceanus (ozeano), lacus (aintzira), palus (padura) eta sinus (badia) ere badaude. Azken hirurak maria (itsasoak) baino txikiagoak dira baina ezaugarri berak dituzte.