Markinako Lehoia
| Markinako Lehoia | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Markina-Xemein, 1935 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Markia, 2017ko azaroaren 28a (81/82 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | kirolaria |
| Ezizena(k) | Markinako Lehoia |
Anton Totorikaguena Egurrola “Markinako Lehoia” (Markina, 1935 - ib., 2017ko azaroaren 28a) herri kirolari famatua izan zen.
Markina-Xemeingo Ugarte dorretxean jaioa, bertan behiak hazten eta esnea saltzen lan egiten zuen, baita soroak lantzen ere (batez ere indabak ekoitziz).[1] Kirolaren afizioa familiatik zetorkion (aitona bat palankaria izan zen, eta bestea barrenatzailea); horretara, gaztetandik nabarmendu zen herri kiroletan: harri-jasotzen, soka tiran...
Gizon probak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fama handiena gizon-proban lortu zuen; baita bere ezizena ere. Bakarka zein taldeka aritu zen, eta garai batean ez zen probalekuetan Markinako Lehoia gaindituko zuen aurkaririk; 1.200 kgtako harriak ere eraman zituen.
Idi probak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baserritarra izaki, animaliekin ere trebea zen eta horiekin ere probetan aritu zen; bai bere abereekin, baita besteenekin ere. Egun batzuetan proba bat baino gehiago jokatzen zituen.[1]
Dena den, bere gizon-probalari famak zenbait eragozpen ere ekarri zizkion arlo honetan. Esate baterako, 1974ko apirilaren 14an Tolosan jokatutako idi apustu batean, Antonio Soraluze eta Millan Lasa probalarien arteko kontratuan espreski adierazten zen "que este último pueda llevar dos arreadores de su libre elección a excepción del León de Marquina", idiei tiraka lagundu ziezaiokeelakoan.[2]
Bestelakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Astoarekin ere probetan ibiltzen zen; Napoleon izeneko astoarekin, esate baterako, sari ugari irabazi zituen.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Ibarzabal Anitua, Juan. (1999). Nire aztarrenak. Markina-Xemein: Bizkaiko Bertsolarien Elkartea ISBN 978-84-89283-1-5..
- ↑ Tuduri Esnal, Francisco. (2003). Tolosa (1903-2003) : En el centenario de una plaza. Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones ISBN 84-7173-430-3. PMC 426087682. (kontsulta data: 2022-01-15).
- ↑ Mugartegi, Eider. (2017-XI-30). «Anton Totorikaguena ‘Markiñako Lehoia’ joan da» Hitza (kontsulta data: 2017-XII-6).