Herri kirol

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Herri kirolen erakustaldia Gasteizko jaietan.
Harri zulatzaileak.
Lasto altxatzea.

Herri kirolak abeltzaintza, nekazaritza, arrantza eta artisautza jardueretan oinarriturik Euskal Herrian industrializazioaren aurretiko garaietatik jokatu izan diren kirolak dira. Herri kirolen jatorria, izan ere, garai bateko lan jarduerak aisialdira bideratzea izan da. Abeltzain, nekazari, arrantzale nahiz artisauek ogibidez egin behar zituzten zenbait lan kirol bilakatu dira denborarekin, indartsuago, bizkorrago, trebeago... nor zen erakutsi nahian.

Herri kirol izena nahiko modernoa da; Ipar Euskal Herrian, bestalde, indar joko esan izan zaie kirol horiei.[1]

Eusko Jaurlaritzak 2006an aurrera eramandako Plan Estrategikoaren arabera, 18 dira herri kirol kategoria duten kirolak. Horrenbestez, herri kirolen ikurra H18K da, 18 direlako kirolak. Hurrengo hauek, hain zuzen:

  1. Aizkora proba
  2. Sega jokoa
  3. Harri jasotzea
  4. Sokatira

    Giza-abere probak (5-8 zenbakiak):
  5. Giza probak
  6. Zaldi probak
  7. Idi probak
  8. Asto probak
  9. Lasto altxatzea
  10. Lasto botatzea
  11. Lokotx biltzea
  12. Trontza
  13. Zaku eramatea
  14. Orga jokoa
  15. Ingude altxatzea

    Txinga-ontzi eramatea (16-17 zenbakiak):
  16. Txinga eramatea
  17. Ontzi eramatea
  18. Harri zulaketa

Hala ere, badira beste kirol edo joko batzuk, aurrekoez gain, askotan herri kiroltzat hartzen direnak:

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Herri kirol Aldatu lotura Wikidatan