Marta Ferri
Marta Ferri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1984ko uztailaren 21a (40 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | moda-diseinatzailea |
Marta Ferri Borromeo (Milan, Italia, 1984ko uztailaren 21a) italiar moda-diseinatzailea da. Ezkontzaz, Borromeo Etxeko kidea da, familia noble italiarra.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ferri 1984ko uztailaren 21ean jaio zen Milanen, Italian. Barbara Frua de Angeliren (barnealdeen dekoratzailea) eta Fabrizio Ferriren (argazkilaria) alaba da.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskola amaitu ondoren, Ferri New Yorkera joan zen lau urtez, eta diseinatzaile, argazkilari laguntzaile, teknologia digitaleko laguntzaile, laguntzaile pertsonal eta argazki-ekoizle gisa lan egin zuen. 2009an Italiara itzuli zen eta Prada etxerako lanean hasi zen, ikus-merkaturatzaile gisa. Urte eta erdi geroago, Argentinara joan zen bizitzera eta Nuda izeneko bitxi-denda jarri zuen martxan. Argentinan, berriz, telekin esperimentatzen hasi zen eta eskuz egindako jantziak egiten hasi zen. Milanen atelier edo lantegi propioa ireki zuen, Banner.[2][3] Lantegi horretan neurrira egindako jantziak saltzen ditu.[4]
Lehen soineko-bilduma 2010eko abenduan egin zuen.[1] Isabella Rossellini du inspirazio iturri.[5] 2014ko maiatzean, Italiak Argentinan duen enbaxadak udaberriko bilduma aurkeztera gonbidatu zuen Ferri.[6] 2014ko azaroan, Buccellatirentzako publizitate-kanpaina baten modelo egin zuen.[7]
2016an, Molteni & C. ehungintza-enpresa italiarrarekin lankidetzan aritu zen Ferri, diseinu berriak eta modernoak sortzeko.[8][9]
2019an kapsula-bildumak egin zituen Sergio Rossirekin eta Rothy's zapata-diseinatzailearekin.[10][11]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012ko ekainaren 30ean haurtzaroko lagun zuen Carlo Ludovico Borromeorekin ezkondu zen Pantellerian.[12][13] Gonbidatuek , bikotearen izenean, Minbiziaren Ikerketarako Italiako Elkarteari eta Fibrosi Kistikoa Ikertzeko Fundazioari ezkontza-sari gisa dohaintzak egin zizkieten.[14]
Haren senarra, Borromeoko Etxeko kidea, Carlo Ferdinando Borromeoren, Aronako kondearen eta Beatrice Borromeoren neba eta Matilde Borromeoren neba erdia da. Bikoteak bi ume izan zituen.[15][16] Jauregi batean bizi dira, Milan zaharrean, lehen Giuseppe Bossi pintorearena zen eraikinean.[17]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2015eko abuztuan, ondoen jantzitakoen Vogueko zerrendan sartu zuten, Pierre Casiraghi eta Beatrice Borromeo ahizparen ezkontzara joan ondoren.[18][19]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) «A Tale of Two Houses» Town & Country 2013-02-04 (Noiz kontsultatua: 2023-05-29).
- ↑ «Here's How a Fashion Insider Dresses for the Monaco Grand Prix» Vogue 26 May 2015.
- ↑ «Che Bella! Decoding the Look of 6 Stylish Italian Designers» Vogue 20 September 2014.
- ↑ Martin, J. J.. (2 October 2014). «La Dolce Dressmaker: Marta Ferri» Wall Street Journal.
- ↑ «6 Italian It Girls on the Homegrown Icons That Set the Beauty Bar» Vogue 22 September 2016.
- ↑ «Designer Marta Ferri's Buenos Aires Photo Diary» Vogue 10 June 2014.
- ↑ «Marta Ferri» Buccellati Official.
- ↑ (Ingelesez) Turra, Alessandra. (2018-11-29). «40 of Tomorrow: Marta Ferri» WWD.
- ↑ Magazine, Wallpaper*. (11 April 2016). «Fantastic fabric: Marta Ferri brings fresh ideas to Molteni & C.» Wallpaper*.
- ↑ (Ingelesez) Turra, Alessandra. (2019-05-23). «EXCLUSIVE: Sergio Rossi Kicks Off Sr Addiction Project With Marta Ferri» WWD.
- ↑ (Ingelesez) Maloney, Maggie. (2019-10-22). «Rothy's Just Launched a Bright New Collaboration with Marta Ferri» Town & Country.
- ↑ Rao, Priya. (4 February 2013). «A Tale of Two Houses» Town & Country.
- ↑ «The Borromeo-Ferri wedding» Vogue.it 6 July 2012.
- ↑ «Carlo Borromeo e Marta Ferri, nozze principesche e alternative» Oggi - People.
- ↑ «It Designer Marta Ferri on the Italian Secrets to a Highly Chic Pregnancy» Vogue 28 February 2016.
- ↑ «This Italian Couturier's Milanese Palazzo Is A Dream» Harper's BAZAAR Arabia.
- ↑ Zaman, Aisha. (26 June 2018). «This Italian Couturier's Milanese Palazzo Is A Dream» Harper's Bazaar.
- ↑ «10 Best Dressed: Week of August 10, 2015» Vogue 10 August 2015.
- ↑ «The Best Fashion Instagrams of the Week: Amanda Seyfried's Pooch, Solange, and More» Vogue August 2015.