Marta Grau

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marta Grau

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarta Grau i Porta
JaiotzaPrats de Lluçanès1890eko abenduaren 11
Herrialdea Katalunia
HeriotzaBlanes1992ko urriaren 8a (101 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm0336086 Edit the value on Wikidata

Marta Grau Porta (Prats de Llusanés, Bartzelona probintzia, Katalunia, 1890eko abenduaren 11Blanes, Girona, Katalunia, 1992ko urriaren 8a) kataluniar zinemako eta antzerkiko aktorea izan zen, 1940ko hamarkadatik 1970era arte aritu zena. Antzerki pedagogoa ere izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marta Grau a Mañana de sol, 1909

Deklamazioa ikasi zuen Madrilgo kontserbatorioan. 1936an "La Farándula" konpainia zuzendu zuen. Deklamazioko irakasle izan zen Bartzelonako Antzerki Institutuan, 1961ean erretiratu zen arte. Irakasgai hori Liceuko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan ere ematen zuen 1933tik.[2] Ikasle gisa aktore ospetsu asko izan zituen: Asunción Balaguer, María Luisa Solá, Pau Garsaball, Ricard Palmerola, José Lifante, Aurora Bautista, Gabriel Llopart edo Catalina Valls. Bartzelonako Diputazioak Antzerki Institutuaren Domina eman zion 1962an.[3]

Artur Carbonell eszenografoarekin batera, 1953an "Teatro del Arte" antzerki-konpainia sortu zuen.[4]

Filmografia osoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eran tres hermanas (1940)
  • Julieta y Romeo (1940)
  • Su excelencia el mayordomo (1942)
  • Sangre en la nieve (1942)
  • Mosquita en palacio (1942)
  • La boda de Quinita Flores (1943)
  • Altar mayor (1944)
  • Aquel viejo molino (1946)
  • Apartado de correos 1001 (1950)
  • El pasado amenaza (1950)
  • La forastera (1952)
  • Lo que nunca muere (1955)
  • El casco blanco (1959)
  • Roma de mis amores (1960)
  • Teresa de Jesús (1961)
  • Carta a una mujer (1963)
  • El castigador (1965)
  • El rublo de dos caras (1968)
  • El triangulito (1972)

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1962an Bartzelonako Diputazioak Antzerki Institutuaren Domina eman zion.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Marta Grau. Palomitacas.
  2. Aprobación de dictámenes. La Vanguardia 28 de junio de 1961.
  3. Concesión de las Medallas de la Provincia de la Diputación de Barcelona. ABC 28 de abril de 1962.
  4. Bertomeu Olsina. El País 6 de junio de 1984.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Marta Grau en Internet Movie Database (en inglés).