Martes y Trece

Wikipedia, Entziklopedia askea

Martes y Trece (euskaraz Asteartea eta Hamairu) hasiera batean hirukotea zen eta ondoren bikote bilakatu zen espainiar umoristen izendapena da. 1978an Madril hiriburuan Josema Yuste, Millán Salcedo eta Fernando Condek sortu zuten.

1978an José María Iñigo aurkezlearen telebista saio batean Espainia nahiz Hego Euskal Herrian ezagutzera eman ziren. Arrakastaren ondorioz jendeak saioan berriz ere agertu zitzezen eskatu zuen, lau aldiz agertuz. Ordutik aurrera, telebista saio, antzezlan eta film ugari antzeztu zituzten.

1982tik aurrera Un, dos, tres... responda otra vez telebista lehiaketa ospetsuan ere ohiko agerpenak antzezten hasi ziren.

1985ean Condek antzerkigintzan jardun nahi zuenez hirukotea laga eta bikotea bihurtu zen. 1985-1997 arteko garaian beren ospearen gailurrera iritsi ziren, Urte-zahar gaueko telebista saioko kanpaikadak ere maiz aurkeztu zituzten.

Beren zenbait gag, esaldi eta pasarte umoretsuak itzelezko arrakasta izan eta espainiar kultura herrikoian sustraitu ziren.

Lan nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebista saioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte Zahar gaueko saioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]