Martina Ezkurra
Itxura
| Martina Ezkurra | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Ilarregi, 1841 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Ilarregi, 1936 (94/95 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania euskara |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | sendalaria |
Martina Ezkurra Oiz (Ilarregi, 1841 – ib., 1936), izengoitiz Ilarregiko sendalaria (gaztelaniaz: La curandera de Ilarregui) deitua, nafar sendalaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Martina Ezkurra Oiz Ilarregin jaio zen, Ultzaman, 1841ean. Gaztaroan Argentinan lan egin zuen, hezur-zuzentzaile bati laguntzen. Ondoren, Ilarregira itzuli, ezkondu eta itsasoaz bestaldean ikasitakoa praktikan jartzen hasi zen. Prestigio handia erdietsi zuen, berebiziko trebezia baitzuen hautsitako hezurren muturrak beren lekuan ezartzen; ondoren, kartoi eta loturekin, immobilizatzen zituen. Iloba Maria izan zuen ondorengoa[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Álvarez Caperochipi, Javier. La curandera de Ilarregui-Navarra. in: Cuitas Médicas. cuitasmedicas.blogspot.com.es (kontsulta data: 2015-11-03).