Master (unibertsitate titulua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Master diploma bat.

Masterra, ingelesezko hitza, nazioartean erabiltzen da eta besteak beste "maisu" edo "aditu" esan nahi du. Latinezko magister hitzatik dator. Ingelesak goi-mailako irakaskuntzan duen eragina dela-eta, anglofonoak ez diren zenbait herrialdek master edo "master's degree" hitzak sartu dituzte beren hizkuntzan, lehendik zeuden gradu edo graduondokoei izena aldatzeko edo graduondoko diploma berriak izendatzeko.