Edukira joan

Matilda Brandenburgokoa, Brunswick-Lüneburgeko dukesa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Matilda Brandenburgokoa, Brunswick-Lüneburgeko dukesa

Bizitza
Jaiotzac. 1210
HeriotzaLüneburg1261eko ekainaren 10a (50/51 urte)
Familia
AitaAlbert II, Margrave of Brandenburg
AmaMatilda Von Groitzsch
Ezkontidea(k)Otto the Child (en) Itzuli  (1228 (egutegi gregorianoa) -  1252ko ekainaren 16a (egutegi gregorianoa))
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHouse of Ascania in Brandenburg (en) Itzuli
House of Welf (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakaristokrata

Matilda Brandenburgokoa (c. 12101261eko ekainaren 10a) Ascania leinuko kidea zen. 1235etik 1252ra Brunswick-Lüneburgeko lehen dukesa ezkontidea izan zen Welf leinuko Oton I.a ezkondu eta gero.

Matilda Alberto II.a Brandenburgokoaren eta bere emazte Matildaren alabarik zaharrena zen, Wettin leinuko Konrado II.a Lusatiakoaren biloba. Albertoren osaba Bernardo Anhaltekoa zen eta Saxoniako Dukerria jaso zuen Henrike Lehoiak 1180an utzi behar izan zuenean. Matiladaren aitak Brandenburgoko margraverria zuzentzen zuen 1205etik eta, hasiera batean, Enperadorearen Hohenstaufen leinuari leiala izan zen. Hala ere, 1208an Filipe Suabiakoa erail zutenean Oton IV.a Welfoaren alde jarri zen. Alberto II.aren heriotzean Joanes I.a eta Oton III.a anaiek hartu zuten boterea. Hauek ere Saxoniako Welfoen alde egiten jarraitu zuten Brunswickeko alodioaren inguruan zuten gaztazkan.

Welfoen eta Ascaniatarren arteko adiskidetzen neurri gisa Matilda 1228an ezkondu zen Oton welfoarekin, Oton IV.a enperadorearen lehengusua eta Henrike Lehoiaren biloba. Biak zirenez Magno Saxoniakoaren ondorengoak, Honorio III.a aita santuaren baimena behar izan zuzten. Aldi berean, Matildaren ahizpa gaztea Elixabete Henry Raspe Turingiakoarekin ezkondu zen.

1235ean Mainzen ospatu zen Dieta Inperialean Oton I.ak akordioa erdietsi zuen Frederiko II.arekin eta Brunswick-Lüneburgeko dukerri berria eskuratu zuen. Matilda, beraz, dukesa izendatu zuten.

Matilde eta Otonek hamar ume izan zituzten.