Mazinger Z

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mazinger-z-logo-official2.png Mazinger Z
Mazinger Z en Tarragona.jpg
Jatorria
EgileaGo Nagai (en) Itzuli
Argitaratze-data1972
IzenburuaマジンガーZ
Jatorrizko hizkuntzajaponiera
Jatorrizko herrialdeaJaponia
Atalak92
Ezaugarriak
Genero artistikoaabenturazko anime eta manga eta mecha (en) Itzuli
Hizkuntzajaponiera
Zatiak5 liburuki
Emanaldia
Jatorrizko igorleaFuji Television Logo.svg Fuji Television
Hasiera-data1972ko abenduaren 3a
Amaiera-data1974ko irailaren 1a

mazinger-z.jp
IMDB: tt0169473 Filmaffinity: 801526 Allocine: 5344 Metacritic: tv/mazinger-z Edit the value on Wikidata

Mazinger Z (japonieraz: マジンガーZ Majingā Zetto?) Japoniako manga robot marrazki bizidun telesail bat da. 1972ko abenduaren 3tik 1974ko irailaren 1era arte Fuji Television telebista katean aireratu zen eta 92 atal izan zituen.

Sekulako arrakasta izan zen eta Meka deritzon robot erraldoiei buruzko generoaren aitzindaria bilakatu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Bi arkeologok robotak egiteko gai zen antzinako zibilizazio baten aztarnak topatu berri dituzte. Haietako batek, Hell-ek (Infernu doktoreak), antzeko robotak berriz eginez gero, munduaren nagusi bilakatuko dela uste du baita beste arkeologoak, Kabuto doktoreak, bere lankidearen egitasmo maltzurra jarraitzeari uko egin eta une hartatik aurrera biak etsaitu egin dira.

Hellek Kabuto hil dezaten agindu du, baina hil aurretik, Kabutok biloba Kojiri Helli aurre egiteko robot bat egin duela azaldu dio, Z aleazio bikaina duen Mazinger. Kabuto hildakoan, Kojik bere beste aitona Yomi doktorearen laguntzari esker, Mazinger pilotatzen ikasi du. Gainera, Yomik ere Afrodita A izeneko robota ere egin du, haren alaba Sayaka Yomik pilotatzen duena. Mazinger Z eta Afrodita Hellen robotei aurre egin eta mundua salbatzen saiatu dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]