Edukira joan

Mazmela

Koordenatuak: 43°00′44″N 2°33′32″W / 43.01222°N 2.55889°W / 43.01222; -2.55889
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mazmela
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaEskoriatza
Geografia
Koordenatuak43°00′44″N 2°33′32″W / 43.01222°N 2.55889°W / 43.01222; -2.55889
Garaiera371 m

Mazmela Eskoriatza udalerriko (Gipuzkoa) mendebaldeko auzo bat da, Eskoriatzako zazpi elizateetako bat. Herrigunetik hiru kilometrotara dago.

Mugakide ditu ipar eta mendebaldean Arabako Aramaio udalerria; hegoaldean, Eskoriatzako Zarimutz auzoa; eta ekialdean, Eskoriatzako herrigunea.

Mazmelako biztanleria

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Andre Mariaren Zeruratzearen eliza (1598) eta Santa Kolonbakoa, azken hori Gaztainadi auzoan kokatua.
  • San Bartolome ermita: bertatik bertara dauka Erdi Aroko sarkofagoa. Baldintza txarretan dago gaur egun. Abuztuaren 24an ospakizuna dago, santu egunagatik.
  • Abadetxea izandakoan Basauria elkarte gastronomikoa dago 2012tik.
  • Gaztainadi auzoa: Santa Kolonba eliza.
  • Errota baserria.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]