Edukira joan

McOnak

Wikipedia, Entziklopedia askea
McOnak
Datuak
JatorriaLekeitio, Bizkaia
Musika motafolk-rock zeltiarra
Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada)2011 -
Taldekideak
Joseba
Kemen
Koldo
Martzel
Irati
Migel
Beñat
Lehengo taldekideak
Pello
Kimetz
Ander
Ruben
Badok: mconak Musikasten: mconak

McOnak 2011 urtean Lekeition sorturiko folk-rock zeltiar taldea da. Dagoeneko lau diska kaleratu ditu.

2011n sortu zen proiektu hau Joseba, Kemen, Pello, Ander eta Kimetzekin. 2012ko ekainean "McEta" diska argitaratu ostean kontzertu ugari eman zituzten eta 2013ko udazkenean bira amaitzean kantu berriak grabatzera sartu ziren.

Gaua estudioan grabatu eta Higain estudioan Haritz Harreguyk nahasi zuen. "Piraten Matxinada" abenduan kaleratu zuten. Hirugarren diska 2015 urtekoa da, "Galarrena". Hirugarren diska honetan hasierako taldekoak ziren Pello eta Kimetz ez zeuden jada. 2018. urtean diska berria atera zuten, Gure Naufragioak, eta taldean aldaketa gehiago izan ziren. Pandemiaren ondoren disko berriarekin itzuli ziren, Bitakora.

  • Martzel - bateria
  • Koldo - baxua, koruak
  • Kemen - gitarra elektrikoa, koruak
  • Migel - banjoa, koruak
  • Irati - biolina, koruak
  • Beñat - trikitixa, akordeoia
  • Joseba - gitarra akustikoa, ahotsa
  • McEta (2012, autoekoizpena)[1]
  • Piraten matxinada (2013, Mauka)[2]
  • Galarrena (2015, Mauka)[3]
  • Gure Naufragioak (2018, Mauka)[4]
  • Bitakora (2021, Mauka)[5]

Kolaborazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Mauka Vol. 1 (2015, Mauka)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «McEta» www.badok.eus (kontsulta data: 2018-12-08).
  2. «Piraten matxinada» www.badok.eus (kontsulta data: 2018-12-08).
  3. «Galarrena» www.badok.eus (kontsulta data: 2018-12-08).
  4. «Gure naufragioak» www.badok.eus (kontsulta data: 2018-12-08).
  5. «Bitakora» www.badok.eus (kontsulta data: 2021-12-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]