Edukira joan

Meggie Albanesi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Meggie Albanesi

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMargherita Cecila Brigida Lucia Maria Albanesi
JaiotzaLondres1899ko urriaren 8a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaBroadstairs1923ko abenduaren 9a (24 urte)
Familia
AitaCarlo Albanesi
AmaEffie Adelaide Rowlands
Hezkuntza
HeziketaRoyal Academy of Dramatic Art 1917) : antzezpen
Our Lady Of Sion Convent (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea eta antzerki aktorea

IMDB: nm0016282 Find a Grave: 41478829 Edit the value on Wikidata

Meggie Albanesi (1899ko urriaren 8-1923ko abenduaren 9) britainiar nazionalitatea zuen antzerki- eta zinema-aktorea izan zen.[1]

Bere izen osoa Margherita Cecila Brigida Lucia Maria Albanesi zen, eta Londresen, Ingalaterran, jaio zen. Haren gurasoak Effie Adelaide Rowlands idazlea eta Chevalier Carlo Albanesi biolin-jole italiarra ziren. Albanesik Royal Academy of Dramatic Arten ikasi zuen, eta 1919an egin zuen debuta zineman.

Albanesik antzerki-karrera emankorra izan zuen, eta Owen Naresekin batera John Galsworthyren The First and the Last obretan aritu zen, besteak beste. Handik gutxira, kritika aktore britainiar garrantzitsuenetako bat zela esan zuen.[2] Hala ere, sei film bakarrik filmatu ondoren, aktorea hil egin zen Broadstairsen (Ingalaterra) hesteetako gaixotasun baten ondorioz, 1923an. 23 urte zituen.

Albanesik harremana izan zuen Basil Dean antzerki- eta zinema-ekoizlearekin, eta aktorea hil ondoren haren oroitzapenaz obsesionatuta geratu zen.[3] Hainbesteraino, ezen bere emaztea Victoria Hopper hautatu zuen Albanesirekin antz fisikoa zuelako. Deanek zuzendutako azken zinta, 21 Days, The First and the Last antzezlanean oinarrituta zegoen, Albanesirekin bere garaian landu zuena.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Copia archivada. .
  2. Chambers p.15
  3. Sweet p.117
  4. Sweet p.142-143

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]