Meliteneko gudua

Koordenatuak: 38°21′N 38°18′E / 38.35°N 38.3°E / 38.35; 38.3
Wikipedia, Entziklopedia askea
Meliteneko gudua
Gurutzadak
Data1100
LekuaMelitenetik gertu, egungo Malatya
Koordenatuak38°21′N 38°18′E / 38.35°N 38.3°E / 38.35; 38.3
EmaitzaTurkiarren garaipena
Lurralde-aldaketakTurkia
Gudulariak
Kristauak Turkiarrak
Buruzagiak
Bohemundo Tarentokoa Ghazi ibn Danishmend
Galerak
Kristauen ia armada osoa. Ez da ezagutzen.

Meliteneko gudua Lehenengo Gurutzadaren testuinguruan Gurutzatuen armada eta turkiarren artean izandako borroka izan zen. Gudua 1100 urtean izan zen. Kristuak Bohemund I.a Antiokiakoaren agindupean zeuden; Danishmend leinukoak ziren turkiarren burua, aldiz, Ghazi ibn Danishmend zen. Turkiarrak garaileak izan ziren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bohemundo Tarentokoa zuzendutako kanpaina ondo zihoan. Antiokiako Printzerria hartu zuen eta 1098an Ziliziako erresuma armeniarrarekin aliatu zen. Orduan Meliteneko armada armeniarrek, iparraldetik, Danishmend estatuaren erasoa pairatu zuen. Orduan, Bohemundo haien laguntzan joan zen. Kristauek Meliteneko bidean zeudenean Ghazi ibn Danishmendek zelata bat antolatu zuen eta gurutzatu gehienak hil zituen.[1] Bohemendo Rikardo Salernokoarekin batera preso hartu zuten, gainera. Hildakoen artean Armeniako apezpikuak zeuden.

1101an Antiokiako printze presoa askatzeko 1101eko Gurutzada antolatu zen baina ondorioak negargarriak izan ziren. 1103an Bohemundoaren erreskatea ordaindu zen.

Melitenekoak Gurutzatuek Lehenengo Gurutzadan zeramaten garaipenen joera moztu zuen. Geroago Balduin IV.a Jerusalemgoak Melitene berreskuratu zuen baina 1103an Danishmend leinu berreskuratu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Eggenberger, 272 or.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eggenberger, David (1985). An Encyclopedia of Battles. New York: Dover Publications. ISBN 0-486-24913-1.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]