Malatya

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Malatya
 Turkia
Malatya.jpg
Administrazioa
Herrialdea  Turkia
Probintzia Malatya
Geografia
Koordenatuak 38° 04′ 00″ N, 38° 01′ 00″ E / 38.066666666667°N,38.016666666667°E / 38.066666666667; 38.016666666667Koordenatuak: 38° 04′ 00″ N, 38° 01′ 00″ E / 38.066666666667°N,38.016666666667°E / 38.066666666667; 38.016666666667
Malatya hemen kokatua: Turkia
Malatya
Malatya
Azalera 1.582 km²
Altuera 954 m.
Demografia
Biztanleria 383.185 biztanle (2007)
Dentsitatea 242,22 bizt/km²
Informazio gehigarria
Webgunea http://www.malatya.bel.tr/

Malatya[1] (armenieraz: Մալաթիա Malat'ya; antzinako grezieraz: Μαλάτεια, Malateia; asirieraz: ܡܠܝܛܝܢܐ‎, Malīṭīná) Turkia hego-ekialdeko hiri bat da, izen bereko Malatya probintziako hiriburua. Antitaurus mendien magalean dago hiria, 954 metroko altueran.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur Malatya dagoen inguruetan gizakia orain dela 6.000 urte inguru bizi zen jada. Brontze Aroan Isuwa Erresumako administrazio-gunea izan omen zen. Adituek diotenez, idazkerarik ez izateak galdu zuen administrazio-indarra eta eragina. Gerora hititen lurraldea izan zen, eta Milid izena zuen hiriak. Erromatarren garaian Melitene izenez deitzen zioten[1].

Edonola dela ere, gaur egungo hiri modernoa antzinako Malatya hiri zaharretik 50 km ingurura dago.

1891. urtean lurrikara batek hiria suntsitu egin zuen. 1893. urtean, berriz, armeniarrek sarraskiak eta harrapaketak jasan behar izan zituzten; 1915. urtean, Armeniar genozidioan, berriro armeniarrek hilketak eta lapurretak jasan zituzten.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Malatya)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 14.2 18.6 27.2 33.7 36.0 40.0 42.2 41.5 38.8 33.1 25.0 18.0 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 3.7 6.1 12.0 18.6 23.9 29.7 34.2 34.0 29.3 21.5 12.4 5.7 19.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -17.0 -15.3 -13.9 -4.2 0.1 7.0 10.0 12.4 5.7 -1.2 -12.0 -19.0 '
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -2.6 -1.7 2.4 7.6 11.7 16.3 20.1 20.0 15.5 9.9 3.6 -0.6 8.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 35.6 35.3 50.2 54.7 45.9 18.8 3.3 2.2 7.1 38.8 42.3 38.2 372.4
Euri egunak (≥ 1 mm) 7 7 9 9 8 3 1 1 1 5 6 7 64
Eguzki orduak 108.5 117.6 176.7 216.0 294.5 348 387.5 365.8 297.0 229.4 156.0 102.3 2799.3
Iturria (1): Devlet Meteoroloji İşleri Genel Müdürlüğü[2]
Iturria (2): Hong Kong Observatory[3]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malatya inguruan albertxiko ugari ekoizten da: Eufrates ibaiko urak erabiltzen dira lurraldea ureztatzeko. Ohitura denez, albertxikoak ortuetan lehortzen uzten dituzte; batutakoan mundu guztira banatzen dira.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

İnönü Unibertsitatea dago Malatyan.

Malatyako hiri zaharreko aztarnak Erromako Sapienza Unibertsitateko talde batek ikertzen jardun izan du azken hamarkadetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Malatya Aldatu lotura Wikidatan