Menarkia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Menarkia (greziarretik μήν, μηνός, mes, y αρχή, hasiera)[1] emakumearen lehenengo menstruazio edo hilerokoa da. 12 urteen inguruan, 2 urte gorabehera gertatzen da eta une horretatik aurrera emakumea haurdun suerta daitekeelako seinale moduan interpretatu ohi da. Neska gazteen kasuan, nerabezaroaren gertaera adierazgarrienetako bat da, baina ez bakarra.

Epidemiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX mendean zehar, egoera sozioekonomien hobetzeak menarkiaren aurreratzea eragin zuen talde etniko nagusietan.[2] Hala ere, herrialde industrializatuetan tendentzia hori orekatu egin da.

Gaur egun, menarkiaren hasiera adinaren batazbestekoa emakume kausakiarretan 10 eta 12 urtekoa da. Europako hegoaldeko herrialdeetan, emakumeen menarkia iparraldeko herrialdeetan baino pixka bat lehena izaten dute.

Emakume asiarretan, batazbesteko adinaren jaitsiera nabaria izan da, 11 eta 13 urte artean dagoelarik. Taiwan-eko emakumeetan adina urtebete jaitsi da generazio bakoitzeko, azkeneko hiru generaziotan. 1930 eta 1985 artean jaiotako Japoniarren artean, 10 urte baino gazteagoen menarkia kopurua 0-tik %2,1-era igo zen. Hego korearretan, guztira 4 urte jaitsi da batazbesteko adina.

Emakume beltzen artean ere jaitsi egin da batazbesteko adina, Estatu Batuetan. Ingurumen diferentzia eta ezberdintasun genetikoak direla eta, zaila da batazbesteko adina konparatzea emakume afroamerikarren eta afrikar kontinenteko emakumeen artean.

Garapen bidean dauden herrialdeetatik adoptaturiko emakumeek menarkia goiztiarra izaten dute. Hispanoamerikan menarkia eta honen hasiera adinean eragina duten faktoreak aztertuak izan dira. [3]

Fisiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Menarkia pubertaroko prozesu fisiologiko eta anatomiko batzuen amaiera da. Hipotalamo-hipofisario-gonadal ardatzaren berraktibazioaren eta gonadotrofina (GnRH) hormonaren banatzearen ondoren gertatzen da.

Pubertaroko lehen faseetan GnRH hormonaren jariatzea gertatzen da, hartzaile hipofisiarioen handitzea eragiten duelarik. GnRH-a leptinak suspertzen du. Ehun adiposoak sortu ondoren, leptinak hipotalamoari informatzen dio, gantz kopuru nahikoa produzitu dela (16 kg inguru), pubertaroaren azken fasea hasteko. LH eta FSH homronen igoera puntualen kopurua igotzen da. Igoera hauek estrogeno produkzioa handitzen dute eta erantzun modura lehen menstruazioa agertzen da, gutxi gora behera bularren garapena hasi eta 2 urtera.

Hasiera adina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Menarkia agerpenaren adin normala 10 eta 15 urte artekoa da, 12.5 urtekoa delarik batazbestekoa. Hala ere, hainbat faktoren aurreratu edo atzeratu dezakete bere agerpena.

Menarkia agerpen adinak eragin garrantzitsuak izan ditzake osasunean. Menarkia oso goiztiar batek hurrengo eraginak izan ditzake: nahasmen kardiobaskularrak, bularreko minbizia, antsietatea, depresioa, harreman sexual goiztiarrak, osteoporosia eta hezur frakturak.

Hasiera adinean eragina duten faktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Menarkia adina hurrengo faktoreek aldatu dezakete: genetikoak, ingurumen arrazoiak, sozioekonomikoak, etnikoak, geografikoak, nutrizionalak, IMC-arekin lotutakoak, ariketa fisikoa eta beste gaixotasun batzuk. [4]

Menarkia aurreratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde etniko guztiek sufritu dute menarkia adinaren batazbestekoaren jaitsiera, nahiz eta tasak ezberdinak izan. Ezberdintasun hauek aldaketa genetikoetan eta bataz ere bakoitzaren bizimoduan oinarritzen dira. garapen bidean dauden herrialdeetan, menarkiaren aurreratzea adoleszenteen nutrizio egoera hobearen erakusgarri dira. Garaturiko herrialdeetan, ordea, menarkiaren aurreratzea loditasunaren nagusitasunarekin lotzen da.

Menarkia atzeratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pubertaroaren hasieraren atzerapen arrazoi idiopatikoa; hau da, arrazoia ezagutzen ez denean, arrazoi nagusiena da kasu hauetan (%90-95) eta emakumeen %2,5-ari eragiten dio.

Gainontzeko kasuak, hainbat gaixotasunei lotuta egon daitezke: gaixotasun gastrointestinalak, infekziosoak, giltzurrunekoak, hematologikoak, arnas-arazoak, endokrinopatiak, onkologikoak eta zeliakia. [5]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. II international conference gender and communication : libro de actas. 2014 ISBN 978-84-9085-030-5. PMC 882570038. (Noiz kontsultatua: 2022-12-14).
  2. Yermachenko, Anna; Dvornyk, Volodymyr. (2014). «Nongenetic determinants of age at menarche: a systematic review» BioMed Research International 2014: 371583. doi:10.1155/2014/371583. ISSN 2314-6141. PMID 25050345. PMC 4094877. (Noiz kontsultatua: 2022-12-14).
  3. Valdés Gómez, Wendy; Espinosa Reyes, Tania; Álvarez de la Campa, Graciel Leyva. (2013-04). «Menarquia y factores asociados» Revista Cubana de Endocrinología 24 (1): 35–46. ISSN 1561-2953. (Noiz kontsultatua: 2022-12-14).
  4. (Gaztelaniaz) Normalidad y alteraciones de la menstruación en adolescentes | Pediatría integral. 2013-06-03 (Noiz kontsultatua: 2022-12-14).
  5. Tersigni, Chiara; Castellani, Roberta; de Waure, Chiara; Fattorossi, Andrea; De Spirito, Marco; Gasbarrini, Antonio; Scambia, Giovanni; Di Simone, Nicoletta. (2014). «Celiac disease and reproductive disorders: meta-analysis of epidemiologic associations and potential pathogenic mechanisms» Human Reproduction Update 20 (4): 582–593. doi:10.1093/humupd/dmu007. ISSN 1460-2369. PMID 24619876. (Noiz kontsultatua: 2022-12-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]