Mendebaldeko Mazedonia
Itxura
| Mendebaldeko Mazedonia | |
|---|---|
| Administrazioa | |
| Izen ofiziala | Περιφέρεια Δυτικής Μακεδονίας |
| Estatu burujabe | |
| Decentralized administration of Greece | Decentralized Administration of Epirus and Western Macedonia |
| ISO 3166-2 | GR-C |
| Hiriburua | Kozani |
| Gobernuburua | Georgios Kasapidis (en) |
| Zatiketa | |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 40°24′N 21°30′E / 40.4°N 21.5°E |
| Azalera | 9.451 km² |
| Demografia | |
| Biztanleria | 254.595 (2021) |
| Dentsitatea | 26,94 bizt/km² |
| pdm.gov.gr | |
Mendebaldeko Mazedonia[1] (grezieraz: Περιφέρεια Δυτικής Μακεδονίας) Greziako hamahiru periferietariko bat da. Mazedoniako mendebaldeko eskualdean dago, Greziako iparraldean. Kozani da Mendebaldeko Mazedonia periferiako hiriburua.
Era berean, Mendebaldeko Mazedonia lau unitate periferikotan banatuta dago: Florina, Grevena, Kastoria eta Kozani.
2001. urteko datuen arabera, Mendebaldeko Mazedoniak 9.451 km²-ko azalera dauka, Greziako zazpigarrena eremuari dagokionez. Biztanleriari dagokionez, 2001. urtean 301.522 biztanle zeuden, 31,9 biztanle km²-ko dentsitatearekin. Biztanlez, Greziako hamaikagarren periferia zen.