Mendebaldeko Pirinioetako Armada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mendebaldeko Pirinioetako Armada
Baluarte de Redín3.JPG
Mota Unitate militar
Herrialdea Frantziako Lehen Errepublika
Gerrak eta guduak
Konbentzioaren Gerra

Mendebaldeko Pirinioetako Armada (frantsesez jatorriz, Armée des Pyrénées occidentales) Frantziako Iraultzan sortutako armadetako bat izan zen. Euskal Herrian zabaldu eta borrokatu zen, besteak beste, D'Elbecq eta Monceyren gidaritzapean, Konbentzioaren Gerran. Thomas Alexandre Davy de la Pailleterie Dumas, Dumas jenerala deitua, komandante buru izendatu zuten 1793ko irailean, baina armada utzi zuen inoiz buruzagi aritu gabe.

Sorrera eta bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dekretuz sortu zen 1793ko maiatzaren 1ean,[1] Pirinioetako Armada Ekialdeko Pirinioetako Armadan eta Mendebaldeko Pirinioetako Armadan zatitu zenean, Espainiaren kontrako gerra piztu eta gero. Desegiteko dekretuak, berriz, III. Urteko berolisaren 26an eta frutilisaren 8 eta 30ean eman ziren (1795eko abuztuaren 13 eta 25ean eta irailaren 16an), eta IV. Urteko haizekorraren 20an utzi zion existitzeari (1795eko urriaren 12an), Basileako Bakearen ondoren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lalanne, Guy (1989) Urrugne Ekaïna 140 or..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]