Edukira joan

Mercedes Iridoi Olaskoaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mercedes Iridoi Olaskoaga
alkate

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMercedes Iridoy Olascoaga
JaiotzaHondarribia1924ko ekainaren 7a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaHondarribia2022ko maiatzaren 24a (97 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Mercedes Iridoi Olaskoaga (gaztelaniaz: Mercedes Iridoy Olascoaga) (Hondarribia, 1924ko ekainaren 7a - Ibidem; 2022ko maiatzaren 24a) euskal politikaria, Hondarribiako alkatea izan zen 1973tik 1977 arte. Kargu hori hartu zuen lehen emakumea izan zen. 2016. urtean Hiriko Urrezko Intsignia jaso zuen Txomin Sagarzazu alkatearen eskutik. 1976an jarrera ausarta izan zuen Guardia Zibilek Josu Zabala Erasun Alardean hil zutenean. 2016. urtean Hiriko Urrezko Intsignia jaso zuen Txomin Sagarzazu alkatearen eskutik.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1973 eta 1977 urteen bitartean Hondarribiko Alkate izan zen Mercedes Iridoi. Erronka handiei egin behar izan zien aurre, garai politiko nahasia zelako, eta Hondarribiko Udalaren egoera ekonomikoa larria zelako. Oztopoak-oztopo, herriaren hazkundea sustatu zuen. Proiektu esanguratsuak aurrera eraman ahal izan zituen, Pedro Aguinagalde eskola (egun Bordari Ikastetxea), edo Itsas Etxea anbulategia, besteak beste.[2]

Josu Zabalaren erailketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1976.urteko irailaren 8an, Guardia Zibilak tiro batez hil zuen Josu Zabala Erasun irundarra. Iridoik horren berri Antonio Tejerorekin afari ofizial batean zegoela izan zuen, eta alkate ohiaren hitzetan, festak zirela eta, Tejerok zin egin zion guardia zibilak ez zirela herrian sartuko; gertatutakoaz ohartzean, dimisioa eman zuen Iridoik, eta herriko udalbatza bertan behera geratu zen.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]