Josu Zabala Erasun
Josu Zabala Erasun | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Irun, 1952 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Hondarribia, 1976ko irailaren 8a (23/24 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak |
Josu Zabala Erasun (Irun, 1952, Hondarribia, 1976ko irailaren 8a) Hondarribian egindako manifestazio batean, bi tirok haren gorpua zeharkatu eta San Pedro kalean hil zuten. Hil zuen guardia zibila 1977an zigortu eta amnistiatu zuten. Ez zuen inoiz kartzela zapaldu. Urtero, irailaren 8an, hilketa gertatu zen lekuan hildako gaztea omentzen da.[1][2]
Gertakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zabalaren heriotza arratsaldeko alardearen ondoren gertatu zen, Eduardo Moreno Bergaretxe «Pertur» ETAko kidearen desagerpena salatzeko Hondarribian egin zen manifestazioan. Guardia Zibilak gomazko pilotekin eta balekin desegin zuen manifestazioa, eta suzko armaz bi pertsona zauritu zituen. Honela gogoratzen du Juanjo Larrartek: «Ni izkina batean erori nintzen, eta berak espaloi batekin jo zuen, eta erori ere egin zen. Bi etxeren arteko kale batetik ihes egiten saiatu ginen. Oso soinu gogorra entzun nuen. Tiro bat zela sumatu nuen, eta hala izan zen».[3]
Mercedes Iridoi Olaskoaga, orduko alkatea hunkitu egin zen 40 urte geroago. «Garai hartan jai guztietan zerbait gertatzen zen, eta gobernadoreari eskatu nion ez etortzeko, eta Guardia Zibila ere ez bidaltzeko, inor ez. Hala izango zela agindu zidan. Bizitza osoa aurretik zuen mutila zen», deitoratu du.[3]
Gorpua Donostiara eraman zuten, baina medikuei autopsia egitea galarazi zieten; militarrek egin zuten, eta ondorioztatu zuten «bizkarrezurreko haustura baten ondorioz» hil zela. Bularra zeharkatu zioten balen arrastorik ez zegoen.[3]
Hilketak erantzun zabala eragin zuen Gipuzkoan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://nuevarevolucion.es/josu-zabala-erasun-asesinado-por-la-guardia-civil-en-hondarribia-en-1976/
- ↑ https://www.sapiens.cat/victimes-oblidades/jesus-maria-zabala-erasun_205664_102.html
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Oihane Larretxea: "La memoria de Josu Zabala pervive cuarenta años después", Gara aldizkaria. 2016/09/8..