Mereren egunkaria

Wikipedia, Entziklopedia askea


Merer-en egunkaria (Jarf A eta B papiroak), papiroan idatzitako erregistro idatzi batzuei jarritako izena da, 2.500 K.a-n idatzitakoa, gutxi gora behera. Dokumentuak harri blokeen eguneroko garraioa erregistratzen du, Turako kareharri harrobitik Gizarantz, IV dinastian. Inoiz aurkitu diren idatzitako papiroak dira hauek. 2013 deskubritu ziren, Sorbonako Unibertsitatzeko Pierre Tallet ikerlariaren gidapean. Dokumentuak Uadi al-Yarfeko kobazulo batean aurkitu ziren, Itsaso Gorrian, eta testua jeroglifioetan eta hieratikoan dago idatzia, tinta gorri eta beltzean. Merer, erdi mailako funtzionarioa da, ispektore titulua zeukana, eta Khufu (Keops, greziarrez)¹ faraoiaren 27. erregealdi urtean lan egin zuen. Papiroan, 3 hilabeteko garraiatze-lana deskribatzen da, baina ez da harrien funtzio espezifikoa deskribatzen. Hala ere, Talletek piramideare handiaren kampoko estalduraren harriak direla pentsatzen du.

Hamar egunez behin, bi edo hiru joanaldi eta itzulera egiten ziren, 2 edo 3 tonako 30 bat harri kargatzen bidai bakoizean, 200 harri garraiatzeko hilean. Mererek, 40 arraunlariri ematen zizkion aginduak, eta egunkarian Ekainetik Azarorarteko tartea azaltzen du.² ³ ⁴ ⁵ ⁶ ⁷ ⁸ ⁹ ¹⁰ ¹¹

Erregistroen liburuaren goiko partean, hilabeteak eta urtaroak agertzen dira. Azpian, lerro horizontal bat dago, hilabeteen egunak aipatzen, eta egun bakoitzean gertatutakoa deskribatzen dute (B II sekzioa): [1. eguna] 6 Idjeru-ko zuzendaria Heliopolisrerantz dijoa garraio-barkuan, elikagaiak ekartzeko, elitea Turan dagoen bitartean, [2. eguna] Merer inspektoreak eguna bere troparekin pasatzen du, harriak garraiatzen Ipar-Turan, gaua Ipar Turan pasaz.¹²

Aipatutako pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autoreaz gain, pertsonaia gehiago aipatzen dira errekuperatutako ataletan. Garrantzitsuena Anjaf da (Khufu faraoiaren anaiordea), beste iturri batzuetatik ezaguna, printze eta bisirra izango zena, Khufu eta Khafraren (Kefren greziarrez) agintepean. Papiroan noble deitzen zaio pertzonai honi (iry-pat) eta Ra-shi-Khufuren gainbegiralea.

Aipatutako lekuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ra-shi-Khufu lekua Gizan eraikitako portu handia zen, eta harriak haruntz eramaten ziren.¹³ ¹⁴ Mark Lehner arkeologoak antzinako kanalen zati garrantzitsu bat deskubritu du, piramidearen inguruko alderdian, eta kanal nagusiko senadi bat, harriaren sarrera nagusia piramidearen eraikuntzan. ¹⁵

Erregistroan beste hainbat leku aipatzen ziren, besteak beste, Ipar-Tura eta Hego-Tura, hau da, harrobiak. ¹⁶ ¹⁷

Zahi Hawass arkeologo egipziarrak, Mereren egunkaria Egipton egindako XXI.mendeko aurkikuntzarik handiena bezala deskribatu zuen. Papiroa bestalde, Cairoko museo egipziarrean dago ikusgai.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ↑ Pierre Tallet: Les papyrus de la Mer Rouge I, Le journal de Merer, (papyrus Jarf A et B), MIFAO 136, Cairo 2017, , p. 160
  2. ↑ Alexander Stille (octubre de 2015). «The World’s Oldest Papyrus and What It Can Tell Us About the Great Pyramids». Smithsonian.com (en inglés). Consultado el 11 de septiembre de 2017.
  3. ↑ «The Earliest Known Egyptian Papyri». HistoryofInformation.com (en inglés). Consultado el 11 de septiembre de 2017.
  4. ↑ «4,500-year-old harbor structures and papyrus texts unearthed in Egypt». NBC News (en inglés). Consultado el 30 de julio de 2019.
  5. ↑ «Story of the Pyramid builders revealed in 4500-yr-old papyri». CatchNews.com (en inglés). Consultado el 30 de julio de 2019.
  6. ↑ «A 4,500 Year Old Papyrus Holds the Answer to How the Great Pyramid Was Built». interestingengineering.com (en inglés estadounidense). 25 de septiembre de 2017. Consultado el 30 de julio de 2019.
  7. ↑ «Revealed: 4,500-year-old Papyrus that details the construction of the Great Pyramid – Mysterious Earth» (en inglés estadounidense). Archivado desde el original el 16 de noviembre de 2020. Consultado el 30 de julio de 2019.
  8. ↑ Marc Lallanilla (2013). «World's Oldest Harbor Discovered in Egypt». LiveScience (en inglés). Consultado el 11 de septiembre de 2017.
  9. ↑ «Lost Secrets of the Pyramid (TV documentary)». 2018.
  10. ↑ «‘The Nature Of Things: Lost Secrets Of The Pyramid’».
  11. ↑ Tallet: Les papyrus de la Mer Rouge I, p. 160
  12. ↑ Tallet: Les papyrus de la Mer Rouge I, p. 150
  13. ↑ Zach Zorich (enero 2016). «Una pirámide que cambió la civilización». Investigación y Ciencia. Consultado el 23 de marzo de 2021.
  14. ↑ Alexander Stille (Octubre de 2015). «The World’s Oldest Papyrus and What It Can Tell Us About the Great Pyramids». SMITHSONIAN MAGAZINE.
  15. ↑ «Descubren cómo se trasladó la piedra para construir la pirámide de Giza». El Comercio. Consultado el 23 de marzo de 2021.
  16. ↑ «Revealed: 4,500-year-old Papyrus that details the construction of the Great Pyramid». Ancient Code (en inglés estadounidense). 5 de agosto de 2016. Consultado el 30 de julio de 2019.
  17. ↑ Tallet: Les papyrus de la Mer Rouge I, pp. 42, 63, 66
  18. ↑ Tallet: Les papyrus de la Mer Rouge I, pp. 52, 55