Zahi Hawass

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zahi Hawass
Zahi Hawass.jpg
Bizitza
Jaiotza Damietta1947ko maiatzaren 28a (74 urte)
Herrialdea  Egipto
Hezkuntza
Heziketa Pennsylvaniako Unibertsitatea
Kairoko Unibertsitatea
Alexandria University (en) Itzuli
Hezkuntza-maila doktoretza
Hizkuntzak arabiera
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak antropologoa, arkeologoa, akademikoa, egiptologoa, politikaria eta Q107017212 Itzuli
Enplegatzailea(k) Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Jasotako sariak
Kidetza Alemaniar Arkeologia Institutua

drhawass.com
IMDB: nm0369931 Allocine: 484773 Edit the value on Wikidata

Zahi Hawass (arabieraz زاهي حواس) (Damieta, Egipto, 1947ko maiatzak 28), munduko egiptologorik ospetsuenetako bat da, eta, azken urteetan, arkeologiatik kanpo ospe handia hartu du, Antzinako Egiptori buruzko dokumentaletan sarri agertu izan delako.

Gaur egun, Egiptoar gobernuaren Antigoaleko Gauzen Kontseilu Goreneko idazkari gisan ari da. Aurretik, Gizako ordokian indusketa zuzendaria izan zen, eta Niloren deltako, mendebaldeko basamortuan eta Nilo Garaiko aztarnategi arkeologikoetan lan egin zuen.

Munduko beste toki batzuetan aurkitzen diren antzinako egiptoar objektu asko itzultzera zuzendutako mugimendu baten buru da Hawass. 2003ko uztailean, Egiptok Rosetta Harria itzultzea exigitu zuen (egun, British Museumean dago). Une horretan, Hawassek honako hau adierazi zuen: "Britainiarrek gogoratuak izan nahi badute, euren ospe ona berreskuratu nahi badute, harria itzuli beharko lukete, gure egiptoar nortasunaren ikurra baita".

Hawass antzinateko astronauta eta beste jarrera historiko sasizientifikoen aurka agertzen da garbi. Telebistako haren agerpen asko teoria horiek gezurtatzera eta piramideak antzinako egiptoarrek eraiki izanaren frogak erakustera zuzendu dira.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zahi Hawass Aldatu lotura Wikidatan