Meritamon (Tutmosis III.aren alaba)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Meritamon hau, Tutmosis III.a faraoiaren alaba da, eta ez da, beranduago, Ramses II.aren alaba eta emazte izango zen Meritamonekin nahastu behar. Tutmosis III.a, eta honen Errege Emazte Handietako bat zen Hatshepsuten alaba da hau.

Dirudienez, Meritamon gaztea (bere izenak "Amonen Maitea" esan nahi du), bere anaia, ondoren Amenofis II.a izango zenaren Errege Emazte Handi izatera zuzendua zegoen, baina faraoi hau tronuratu baino lehen hil zen. Berarekin, Jainkoaren Emazte izeneko tituluaren transferentzia berriz eten zen.