Meritamon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Meritamon Erregina, Ramses II.aren alaba eta emaztea.

Meritamon, Egiptoko XIX. dinastiako erregina bat izan zen, eta K. a. 1280tik K. a. 1220 arte bizi izan zen, gutxi gora-behera. Uste denez, Ramses II.aren laugarren alaba zen, eta, errege honen emazterik gogokoena zen Nefertari ederrarekin izandako lehena. Ez da bere izen bera eraman zuten beste erregina edo printzesa batzuekin nahastu behar, Ahmose-Meritamon, Meritamon Tutmosis III.aren alaba edo Meritatonekin (Akenaton eta Nefertitiren alaba nagusia) kasu.

Meritamon, bere aita, errege bakar bezala geratu aurretik, edo honen erregealdiko lehen urteetan jaio zen. Datu gutxi daude Egiptoko printzesa eta erregina izan zen honi buruz, baina, edonola ere, bere ama hil zenean, Ramsesen gogokoena eta maitatuena zena (erregealdiko 24. urtean edo handik gutxira, Meritamon oraindik 30 urtera heldu gabe zegoenean), erregea, bere alabarekin ezkonduko zen. Ez da harritzekoa intzestua Egiptoko errege familian: oso ohikoa ez zen arren, egon ziren kasu batzuk, Amenofis III.a adibidez, gutxienez, bere hiru alabakin ezkondu zena, Akenaton, honen kasuan, bi eta lau bitartean izango zirenak, eta Ramses II.a bera. oraindik emazte-alaba gehiago izan zituena. Baina, soilik errege alaba hauetako hiru igoak izan ziren Errege Emazte Handi mailara, eta, horietako bat, beharbada lehena, Meritamon izan zen.

Meritamon erregina bihurtua agertzen den lehen aipamen garrantzitsua, Abu Sinbeleko bi tenplu ederren fundazioan izan zen. Iritzi orokorrena, une hartan, Errege Emazte Handia zen Nefertariren funtzioak ordezkatu zituela da, tenpluetako baten jasotzailea, nor gaixo edo hilda egongo zen. Une honetatik aurrera hartu zituen Meritamonek, bere amak izan zituen funtzioak, eta erregearen emazteen bigarren belaunaldiko emakumerik boteretsuena bihurtu zen.

Nefertarik, Isis-Nefertengan arerio bat izan zuen bezala, litekeena da Meritamonek, Isis-Neferten alaba zen Bint-Anatengan ere izatea. Bi ahizpek, euren amen paperak hartu zituzten hauek hil zirenean, eta Ramses II.aren erreginarik garrantzitsuenak bihurtu ziren. Hala ere, dirudienez, Meritamonek paper garrantzitsuago bat izan zuen, edo behintzat independenteagoa, denbora askoan, Karnakeko Amonen tenpluan bizi zela uste baita, Amonen Kantaria, Amonen Hareneko Nagusia edo Mutentzako sistroa jotzen duena tituluek adierazten duten bezala.

Ez daude Meritamonen hainbeste hondakin historiko, Nefertarirenekin alderatuz, baina ederrenetako bat, Erregina Zuria bezala ezagutzen den estatua bat da, gaur egun, oraindik, guztiek miresten dutena. Gehien agertzen den tenplua, Abu Sinbelekoa da, bere guraso eta neba-ahizpekin batera. Seme-alabarik ere ez zaio ezagutzen, baina litekeena da seme-alabarik eduki izana, Ramses II.aren ezkontzak bere alabekin, ez baitzen soilik errituzkoa izan, ezagutzen denaren arabera (Bint-Anatek, alaba bat behintzat izan zuen).

Ez da ezagutzen zehazki noiz hil zen, baina bere aitaren erregealdi luzeko azken urteetan izan behar zuen. Faraoiaren lehen seme-alabetako gutxik jarraitu zuten bizirik Ramses II.a, 91 urterekin hil ondoren, Merenptah eta Bint-Anat kasu. Meritamon, Erreginen Haraneko QV68 hilobian lurperatua izan zen, baina bere momia oraindik ez da aurkitu.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Meritamon Aldatu lotura Wikidatan