Edukira joan

Merkatu-ikerketa

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
Merkatu ikerketa» orritik birbideratua)
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Nola egiten da merkatu-ikerketa?

Merkatu-ikerketa edo merkataritza-ikerketa merkatu bateko produktu, bezero, kontsumitzaile eta lehiakideei buruzko informazio bilketa eta ikerketa egiten duen arloa da, enpresak bere produktu eta zerbitzuak bezeroari modu egokienean eskaintzeari begira. Produktu eta zerbitzu berriak merkaturatu, horiek garatu eta enpresaren plangintzako politikak eta programak erabakitzeko erabiltzen da. Bezeroen beharrak eta desirak ezagutu eta horiek bete ahal iztaeko inkesta da merkatu ikerketak erabiltzen duen tresna nagusietako bat, bestelako informazio estatistikoarekin batera, baina ekonomia, psikologia, antropologia eta soziologiako tresnak ere erabiltzen ditu, informazio hau estatistikaz prozesatu eta gero behar bezala interpretatzeko.[1]

Merkatu-ikerketa: bezeroaren beharrak ezagutzeko teknika arruntenetako bat galde sorta da.

Hainbat tresna eta teknikek osatzen dute merkatu-ikerketa. Horiek aplikatzean, balio eta fidagarritasun handiko informazioa lortzen da merkatuaren portaera eta ezaugarriei dagokienez.

Ikerketak enpresa-estrategiari edo produktu baten merkaturatzeari erantzuten dio. Enpresaren ekintza eta estrategien orientazio egokia bermatu nahi du, kontsumitzaileen beharrak asetzeko, eta enpresaren arrakasta eta aurrerapena ahalbidetuko duen bizi-ziklo iraunkorra duten produktuak sortzeko. Gainera, egungo bezeroei eta bezero izan daitezkeenei buruz gehiago ikasteko eta ezagutzeko aukera ematen du.[2]

Oro har industria garatzen lagundu duen diziplina anitza da, eta hainbat diziplinak elikatzen dute: psikologia, antropologia, soziologia, ekonomia, estatistika, komunikazioa...

Alorraren helburua da konpainiei ondasun eta zerbitzuen garapenari eta merkatuari buruzko erabakiak hartzen laguntzea. Merkatu-ikerketak bezeroaren ahotsa ordezkatzen du enpresa-erakundeen barruan eta kanpoan.

Ikerketaren onurak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkatuak ikertzea gomendagarria da, edozein kudeatzailek, enpresaburuk edo politikarik erabakiak hartzeari lotutako lau arrazoi sinplerengatik:

  1. Arriskuak murrizten ditu.
  2. Aukerak ezagutzea ahalbidetzen du.
  3. Emaitzak hobetzen ditu.
  4. Inbertsioen errentagarritasuna maximizatzen du.[3]

Beste edozein ikerketa-prozesutan bezala, zenbait urrats metodikokoak dira:

  1. Arazoaren definizioa.
  2. Arazoaren garapena.
  3. Ikerketaren diseinua.
  4. Datu-bilketa.
  5. Datu-analisia prestatzea.
  6. Memoria edo txostena osatzea.[4]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Zer da merkatu-azterketa bat?» Fundación Gaztenpresa 2021-06-23 (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).
  2. Nork nahi du gure enpresa?. .
  3. Plan de vuelo: Guía práctica para la investigación de mercados en Latinoamérica, México (2009). Investigación de mercados. pp. 26. Kite Lab Group S. de R.L. de C.V.
  4. Malhotra, N.K. (2008). Investigación de mercados (5.ª ed., pp. 2-33). Pearson.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]