Metelkova

Wikipedia, Entziklopedia askea

Metelkova (izen osoa Metelkova Hiri Autonomoa Zentro Kulturala eslovenieraz: Avtonomni kulturni center Metelkova mesto) Ljubljanako auzo alternatibo ezaguna da. Metelko kalean dago eta honek ematen dio izena.

Esloveniak independentzia lortu zuenean, 1993an Jugoslaviako armadaren barrakoiak izan zirenak kultura alternatiboko gazteek okupatu zituzten. Gaur egun arte galeriak, tabernak, artisten estudioak, diseinatzaileentzako espazioak, talde kulturalen bulegoak eta musika mota guztietako kontzertuak izaten dira bertan.

1994an LGBT (Lesbiana, Gay, Bisexual, Transexual mugimendua) eta Talde anti-arrazistak ere bertan ezarri ziren eta talde neofaxistek sarritan erasotu dute auzoa. 2006an Ingurugiro inspektoreak bertan zegoen eskola txikia ere bota zuen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]