Metxa
Itxura
Metxa erregai batez bustia airean dagoen muturretik errearazten den kotoizko soka mehea da. Erraz su hartzen duen gai batez eginiko soka izaten da. Kandeletan eta supizteko batzuetan erabiltzen da. Lehergaiei sua emateko ere erabiltzen dira metxak. Hauek hodi-formakoak izaten dira gaur egun: barnealdea merkurio fulminatozkoa izaten dute, eta kanpoaldea eztainuzkoa edo kartoizkoa izaten da. Antzina, poliki erretzen ziren metxak (berun azetatozko soluzio batean bustitako kalamuzko sokak) erabili ohi ziren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.